Ipar Lurraldea

Ipar Lurraldea[1] (ingelesez: Northen Territory, maiz, NT gisa laburtua) Australiako lurralde bat da, herrialdeko erdialdea eta iparraldean. Mugakide ditu Mendebaldeko Australia bere mendebaldean (ekialdeko 129. meridianoa), Hegoaldeko Australia hegoaldean (hegoaldeko 26. paraleloa) eta Queensland ekialdean (ekialdeko 138. meridianoa). Iparraldean Timorreko itsasoa, Arafurako itsasoa eta Carpentariako golkoa ditu. Itsaso horien beste aldean Mendebaldeko Ginea Berria dago, Indonesian.

Ipar Lurraldea
Northern Territory (en)
 Australia
Administrazioa
Estatua Australia
ISO 3166-2AU-NT
HiriburuaDarwin (Australia)
Chief Minister of the Northern Territory (en) ItzuliNatasha Fyles (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak20°S 133°E
Azalera1,420,970 km²
MugakideakMendebaldeko Australia, Queensland eta Hego Australia
Demografia
Biztanleria245.353 (2020ko martxoaren 31)
−209 (2019)
Dentsitatea0,16 bizt/km²
GentilizioaLurraldetar
Informazio gehigarria
EzizenaThe Territory
Administraria
Ministroburua
Vicki O'Halloran
Michael Gunner
Ordu eremuaUTC+09:30 eta Australia/Darwin (en) Itzuli
www.nt.gov.au

Ipar Lurraldea Australiako hirugarren banaketa federalik handiena da, eta munduko 11. herrialde banaketarik handiena. Hala ere, oso populazio txikia du, 249.000 biztanle, Tasmaniaren erdia baino ez. Biztanle gehienak hiriburuan bizi dira, Darwinen, bi heren bertan biltzen baitira. Barnealdeko herririk handiena Alice Springs da, 25.000 biztanlerekin.

Ipar Lurraldeko historia arkeologikoa orain dela 60.000 urte baino gehiago hasi zen, lehen gizakiak bertara iritsi zirenean Sahul kontinentea populatzera. XVIII. mendetik aurrera makassar herriak kontaktuak egin zituen bertan indigenekin holoturien merkataritza egiteko. XVII. mendean lehen aldiz ikusi zuten lurraldea europarrek. Britainiar Inperioa hiru aldiz saiatu zen koloniak osatzen (1824–1828, 1838–1849, eta 1864–1866), baina ez zuen arrakastarik lortu 1869ra arte, Port Darwin sortu zutenean.

Ekonomia batez ere meatzaritzan eta petrolioan oinarritzen da, 2018-2019an estatuko barne produktu gordinaren %23 inguru izan zena eta esportazioen %92,4[2][3].

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
  2. (Ingelesez) Government, Northern Territory. (2023-12-08). «Mining and manufacturing» nteconomy.nt.gov.au (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
  3. (Ingelesez) Government, Northern Territory. (2023-12-11). «International trade» nteconomy.nt.gov.au (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.