Iparraldeko Kontseilua
Iparraldeko Kontseilua Europaren iparraldeko herrialdeen parlamentu eta gobernuak osatu duten kooperatiba bat da. II. Mundu Gerra ondoren eratu zen eta 1952an abian jarri zen. Helsinkiko akordioan, 1962, merkataritza, segurtasun sozial, herrialdeen arteko trantsitazio librea, ingurugiroa, kanpo-politika, zerbitzuak eta garraiobidetako kooperazioa adostu zuten. Iparraldeko Kontseilua bigarren tokian gelditu da Europar Batasunaren ondorioz, baina gaur egun ipar-kulturaren aldeko kontseilu bilakatu da.
Iparraldeko Kontseilua | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | nazioarteko erakundea, political territorial entity (en) , supranational union (en) eta Konfederazioa | |
Jarduera | ||
Enplegatuak | 300 | |
Agintea | ||
Gobernuburua | Jorodd Asphjell | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | Nordic Council National Delegations (en) Nordic Council Presidium (en) Nordic Council Secretariat (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1952ko martxoaren 16a | |
webgune ofiziala |
2006ko urriaren 31ean Halldór Ásgrímsson idazkari bezala izendatua izan zen, gaur egungoa.
Kideak
Herrialdeak | Autonomiak
(Parentesi hartean herrialde bakoitzeko ordezkariak) |
Estonia, Letonia eta Lituania herrialdeak kontseilu honetan sartzeko desioa jakinarazi dute, baina kontseilua gaur egun hauzi horren inguruan eztabaidan ari dira. Faroeak ere, autonomia soil bat izateari utzi nahi dio eta bertako ordezkari tinkoak nahi ditu eta ez Danimarka estatuak aukeratuak.
Eraketa
87 ordezkarik osatzen dute. Danimarkak, Finlandiak, Norvegiak eta Suediak, bakoitzak 20 ordezkari dituzte eta Islandiak aldiz 7 (autonomiak barne).
Iparraldeko Kontseiluak Kopenhagen dauka batzar nagusia baina hainbat bulego ditu bazkide eta ez diren herrialdeetan. Bazkideak diren 5 herrialdeetatik 3 bakarrik diren NATOko herrialdeak, Iparraldeko Kontseilua neutrala da eta ez du operazio militarretan esku-hartzen.
Kontseiluko hizkuntza ofizialak daniera, norvegiera eta suediera dira. Baina lanak finlandieran, islandieran eta ingelesez ere aurkezten dira.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Ipar-Kontseiluko webgune ofiziala