Iparraldeko Ayrshire
Iparraldeko Ayrshire (ingelesez: North Ayrshire, Eskoziako gaeleraz: Sìorrachd Àir a Tuath, eskozieraz: North Ayrshire), Eskoziako 32 konderrietako bat da. 2012ko erroldaren arabera 137.560 biztanle ditu. Irvine da hiriburua.
Iparraldeko Ayrshire | |||
---|---|---|---|
North Ayrshire Sìorrachd Inbhir Air a Tuath | |||
| |||
ScotlandNorthAyrshire.png | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Irvine 55°37′10″N 4°39′40″W | ||
Azalera | 885 | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 134.740 (2019) −540 (2018) | ||
Dentsitatea | 152,18 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
north-ayrshire.gov.uk |
Eremu hau 1996an sortu zen, Cunninghame barrutiaren ondorengo bezala.
Mugakideak
Konderri honek mugakideak Inverclyde, Renfrewshire, Ekialdeko Ayrshire eta Hegoaldeko Ayrshire dira. Bere barnean Arran uhartea eta Firth of Clyde fiordoaren hegoaldeko zenbait uharte ere badaude, horien artean Great Cumbrae eta Little Cumbrae.
Politika
30 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:
Alderdi politikoa | Zinegotziak |
---|---|
Eskoziako Alderdi Nazionala | 12 |
Eskoziako Laboristak | 11 |
Alderdi Independientea | 6 |
Alderdi Kontserbadorea | 1 |
Herriak
Herri handienak
- Irvine / Irbhinn (hiriburua, 33.698 biztanle)
- Kilwinning / Cill Fhinnein (16.599 biz.)
- Saltcoats / Baile an t-Salainn (12.717 biz.)
- Largs / An Leargaidh Ghallda (11.340 biz.)
- Ardrossan / Àird Rosain (11.024 biz.)
- Stevenston / Baile Steaphain (9.129 biz.)
Herri guztiak
Lur lehorrean:
Ondasun nabarmenak
- Eglinton gazteluaren hondarrak.
- Seagate gazteluaren hondarrak (Irvine).
- Kilwinningeko abadiako hondarrak.
- Eglinton Tournament Bridge.
- Machrie Moor harriak (Arran uhartea).
- Blackwaterfooteko itsaslabarrak (Arran uhartea).
- Goat Fell mendia (Arran uhartea).
- Cìr Mhòr mendia (Arran uhartea).
- Lochranza gazteluaren hondarrak (Arran uhartea).
- Ardrossango hondartza.
- Stevenstongo hondartza.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.