Ipar Kivu

Ipar Kivu (frantsesez: Nord-Kivu; kinyaruandaz: Intara ya Kivu y’Amajyaruguru) Kongoko Errepublika Demokratikoko ipar-ekialdeko probintzia da, Kivu aintziraren ondoan dagoena. Iparraldean Ituri probintziarekin du muga, ipar-mendebaldean Tshoporekin, hego-mendebaldean Maniemarekin, eta hegoaldean Hego Kivurekin. Ekialdean Uganda eta Ruanda ditu mugakide. 59.483 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 6.655.000 biztanle zituen 2015ean.[1] Hiriburua Goma da.

Ipar Kivu
 Kongoko Errepublika Demokratikoa
Administrazioa
Estatu burujabe Kongoko Errepublika Demokratikoa
ISO 3166-2CD-NK
HiriburuaGoma
Geografia
Koordenatuak0°34′S 28°42′E
Azalera59.483 km²
MugakideakHego Kivu, Maniema, Ituri eta Tshopo
Demografia
Biztanleria6.655.000 (2015)
Dentsitatea111,88 bizt/km²
provincenordkivu.cd

Erreferentziak

  1. Democratic Republic of the Congo: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2019-08-01).

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.