Ipar Jutlandia
Ipar Jutlandia[1] (danieraz Nordjylland), 2007tik aurrera Danimarkan sorturiko bost eskualdetako bat da.
Ipar Jutlandia Nordjylland | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatua | ![]() | |
ISO 3166-2 | DK-81 | |
Hiriburua | Aalborg | |
Gobernuburua | Mads Duedahl (en) ![]() | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 57°11′N 9°40′E | |
![]() | ||
Azalera | 7,933 km² | |
Mugakideak | Erdialdeko Jutlandia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 590.580 (2019ko urriaren 1a)![]() | |
Dentsitatea | 73 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Udalerriak | 11 | |
Gobernu burua | Ulla Astman | |
www.rn.dk/Regionen/English/ |
Jutlandia penintsularen iparraldea hartzen du, bai eta Limfjordek banatzen duen Vendsyssel-Thy uhartea ere, eta 7.933 km² ditu azaleran. Hiriburua, eta aldi berean hiri handiena Aalborg da, zeinak eskualde osoaren biztanleriaren erdia baitauka. Ipar Jutlandiak 580.273 biztanle ditu (2012).
Geografia
Iparraldean eta mendebaldean Skagerrak itsasartea, hegoaldean Midtjylland, ekialdean Kattegat itsasartea mugakide ditu.
Udalerriak
Eskualdeak 11 udalerri ditu.
|
![]() |
Ondasun nabarmenak
- Aalborgen: Aalborghus gaztelua, Budolfi katedrala, KUNSTEN Arte Museoa eta Lindholm Høje hilerria.
- Aggersborg eta Fyrkat gotorleku bikingoak.
- Skagen lurmuturra.
- Morsø uhartea.
- Læsø uhartea.
Iruditegia
- Lindholm Høje bikingoen hilerria.
- Aggersborgeko gotorlekua.
- Fyrkateko gotorlekua.
- Nordre Rønner itsasargia Læsø uhartean.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.