Ipar Irlandako talde armatuak

Ipar Irlandako talde armatuak ondoren zerrendatuko ditugu. Ipar Irlandako gatazkan parte hartutako sektore nagusien arabera banatuko ditugu. Hau da, errepublikar edo irlandar nazionalistak, alde batetik, eta unionista edo loialistak, bestetik.

Ipar Irlandako talde armatuei paramilitar deritzaie, talde hauen gehiengoak jarraitzen duen egitura eta ikuspegi militarista dela-eta.

Errepublikarrak

Unionistak edo loialistak

UVFren murala
  • Esku Gorriaren Defendatzaileak (Red Hand Defenders - RHD). 1998an LVF eta UDAtik sortutako taldea.
  • Loialista Boluntarioen Indarra (Loyalist Volunteer Force - LVF). UVFren zatiketa batetik sortutako taldea.
  • Orangeko Boluntarioak (Orange Volunteers - OV). 1998an sortutako taldea.
  • Ulsterko Boluntarioen Indarra (Ulster Volunteer Force - UVF). Loialisten arteko bigarren erakunderik indartsuena. 2007ko maiatzaren 3an bere kanpaina militarra bukatutzat jo zuen.
    • Esku Gorriaren Komandoak (Red Hand Commandos - RHC)
  • Ulsterren Defentsarako Elkartea (Ulster Defence Association - UDA) edo Ulsterko Askatasunaren Borrokalariak (Ulster Freedom Fighters - UFF). Loialisten talde armatu handiena.
  • Benetako Ulsterko Askatasunaren Borrokalariak (Real Ulster Freedom Fighters - RUFF). 2006an agertutako taldea.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.