Ipar hemisferio

Ipar hemisferioa edozein planetaren —baina bereziki Lurraren— iparraldeko erdia da, hau da, Ekuatoretik iparraldera dagoen esfera-erdia.

Ipar hemisferioa, Iparburutik ikusita

Lurrari dagokionez, Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta ia Asia osoa bertan daude, baita Afrika gehiena eta Hego Amerikako iparraldeak ere.

Munduko biztanleriaren % 90 hor bizi da, eta hemisferiorik aberatsena dela jotzen da, herri industrializatu ia guztiak hortxe baitaude.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.