Ipar Dvina
Ipar Dvina[1] (errusieraz: Северная Двина, translit.: Severnaïa Dvina), Errusiako ipar-mendebaldeko ibaia da, Vologda eta Arkhangelsk oblastak zeharkatzen dituena. Ipar Dvina Iug eta Sukhona ibaien elkargunean sortu eta Itsaso Zuriko Dvina badian itsasoratzen da. Oso arro zabala du, 357.052 km², Europako 5.a eta Errusiako 10ª.a.
- Artikulu hau Europa ekialdeko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendebaldeko Dvina».
Ipar Dvina Северная Двина (errusieraz) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 744 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 60°43′56″N 46°19′49″E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Vologda oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 357.000 km² |
Ur-emaria | 3.490 m³/s |
Bokalea () | Dvina Bay (en) |
Hidrometria
Ipar Dvinaren emaria 1881-1993 bitartean neurtua izan da Ust-Pinegan (itsasoratu baino 137 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 348.000 km² ditu, arro osoaren % 97,5. Emari handiena maiatzean du (14.722 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (847 m³/s). Abendutik apirilera izozturik egon ohi da.
Ipar Dvinaren batez besteko emariak (m³/s), Ust-Pinegan neurtuak
Datuak: 1881 eta 1993 artean
Ipar Dvina ertzeko hiriak
- Veliki Ustiug
- Kotlas
- Novodvinsk
- Arkhangelsk
- Severodvinsk, deltaren eskuinaldean
Ibaiadarrak
- Sukhona
- Iug.
- Pinega
- Uftiuga
- Vaga
- Vytxegda
- Iemtsa
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.