Ipar Carolina

Ipar Carolina[1] (ingelesez: North Carolina, ˌnɔrθ_kærəˈlaɪnə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean dagoen estatua da, Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatutakoa.

Ipar Carolina
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
The Old North State (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-NC
HiriburuaRaleigh
Ipar Carolinako GobernadoreaRoy Cooper (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak35°30′N 80°00′W
Azalera139.390 km²
MugakideakVirginia, Hego Carolina, Georgia eta Tennessee
Punturik altuenaMitchell mendia
Demografia
Biztanleria10.439.388 (2020ko apirilaren 1a)
55.768 (2018)
Dentsitatea74,89 bizt/km²
Etxebizitzak4.031.592
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) Itzuli
nc.gov

Muga hauexek ditu: Virginia, iparraldean; Hego Carolina, hegoaldean; Tennessee, mendebalean eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean. 135.000 km2 eta 5.881.766 biztanle (1980). Biztanleriaren % 25 arraza beltzekoa da. Hiriburua Raleigh da eta hiri nagusiak: Charlotte, Greensboro, Winston-Salem eta Chapel Hill (Unibertsitatea) dira.

Geografia

Mugakide hauek ditu: Hegoaldean Hego Carolina, hego-mendebaldean Georgia, mendebaldean Tennessee, iparraldean Virginia eta ekialdean Ozeano Atlantikoa.

Bestela, estatuaren mendebaldean Appalacheak daude, eta tartean mendilerro osoko tontorrik altuena, Mitchell mendia (2.037 m).

Historia

Espainiarren ondotik, 1584. urtetik aurrera egokitu ziren bertan lehen kolono britainiarrak, Walter Raleigh itsasgizon ingelesak gidatuta. Hego Carolinarekin bat eginda zegoen lurraldea Ingalaterrako koroaren kolonia bihurtu zen 1663. urtean. Hego Carolinatik bereizi ondoren (1730), independentziaren aldeko mugimenduarekin bat egin zuen eta 1789. urtean Estatu Batuetako estatu bihurtu zen.

Klima

Tropikoz behetikoa hego-ekialdean eta kontinentala eta hotzagoa mendebaldean.

Ekonomia

Nekazaritza ia erabat tabakoan oinarritua dagoen arren, abere eta hegazti hazkuntza ere nahikoa zabaldurik dago. Baso ustiakuntza. Arrantza. Harrobi garrantzitsuak. Industria indartsua (ehungintza, tabakoa, janari industria).

Erreferentziak

Kanpo estekak

Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.