Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea

Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea (groenlandieraz: Kalaallit Nunaanni nuna eqqissisimatitaq; danieraz: Grønlands Nationalpark) munduko natura parkerik handiena da, 972.000 kilometro karratuko azalera izanik.

Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea
Kalaallit Nunaanni nuna eqqissisimatitaq

Franz Josef fiordoa
Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea is located in Groenlandia
Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea
Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea
Azalera972.000 km2
Izendapenanatura parke
Sorrera1974ko maiatzaren 22
ArduradunaGroenlandiako Ingurumen eta Natura Batzordea

Groenlandiako natura parke bakarra ere bada. Ipar-ekialdeko kostaldea eta inguruko eskualdeez osatuta dago. 1974ko maiatzaren 22an sortua, 1988an zabaldu zuten. 1977ko urtarrilean biosfera erreserba izendatu zuten. Groenlandiako Ingurumen eta Natura Batzordeak kudeatzen du.

Biztanleria

Nahiz eta behin betiko biztanlerik izan ez, 1986ko erroldaren arabera 40 biztanle zituen. Egun 27 lagun eta 110 txakur besterik ez dira:[1]

  • Daneborg (12 lagun) Slædepatruljen Sirius (Sirius patruila) bertako poliziaren kuartel nagusia.
  • Danmarkshavn (Danimarkako portua) (8 lagun) klimatologia-behatokia.
  • Nord base (5 lagun) Danimarkako Armadaren base zientifikoa.
  • Mestersvig (2 lagun) base militarra.

Fauna

Parkeko kostaldetan 5.000 eta 15.000 idi musketadun (ovibos moschatus) inguru (munduko biztanleriaren %40a[2]), hartz zuri (ursus maritimus) asko eta mortsak (odobenus rosmarus) bizi dira.

Barnean berriz azeri artikoa (alopex lagopus), erbinude zuria (mustela erminea), lemminga (dicrostonyx torquatus) eta erbi artikoa (lepus arcticus) bizi dira. Elur-oreina 1900ena eta otsoak 1934an desagertu ziren, nahiz eta noizbehinka baten bat agertu. Itsas txakur espezie batzuk, narbalak eta belugak (delphinapterus leucas) ere badaude.

Hegazti asko ere badaude: aliota handia, branta musuzuria, antzara mokolaburra, eider arrunta, eider erregea, ipar-belatza, elur-hontza, eskandinaviar lagopodoa eta belea.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.