Ione Zuluaga Muxika

Ione Zuluaga Muxika (Azkoitia, Gipuzkoa, 1995) historialaria eta ikertzailea da.[1]

Ione Zuluaga Muxika

Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Aranzadi Zientzia Elkartea

LinkedIn: ione-zuloaga-muxika-088a1918a Edit the value on Wikidata

Biografia

Historiako gradua egin zuen Euskal Herriko Unibetsitatean, Gasteizen. Aranzadi Zientzia Elkartean egiten du lan. Historia garaikidea, eta zehazki, Gerra Zibila eta diktadura frankista garaia dira bere ikerketa lerroak. Doktoretza ari da egiten Gipuzkoan emakumeek jasan zituzten errepresioa eta giza eskubideen urraketez.[2]

Frankismo garaian emakume tradizionala bihurtu zen eredu, emazte eta ama ona izango zena. Eta garrantzitsuena: gizonaren mende egon behar zuen. 1938ko Lanaren Foruak aldaketa nagusi bat ekarri zuen: emakume ezkongabeek lan egin zezaketen, baina, ezkondu ondoren, etxean gelditu behar zuten.[3]

Arangurengo (Nafarroa Garaia) Irulegiko gaztelua industen jardun du eta Zestoako eta Zegamako memoria historikoa ikertu du.[2]

2022an Oroimenaren Bulegoa ireki zuten, bergararren testigantzak jasotzeko eta bertan ere jardun zuen Ione Zuluagak. Aranzadi Zientzia Elkartearen Oroimena eta Giza eskubideak Bergaran proiektua, Bergaran, 36ko gerrako, diktadura frankistako eta azken hamarkadetako giza eskubideen urraketen memoria berreskuratzeko eta aldi horretan urratu diren giza eskubideak ezagutzera emateko.[4]

Argitalpenak

  • Zestoa 1936-1959, Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (2023). Bi liburukitan hiru kapitulotan banatuta. Frankisten errepresioak herrian izan zuen eragina kontatzen da, errepresio ekonomikoa eta politikoa.[5][6]
  • Alegia, giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan 1936-1945.(2019). Liburuaren bidez, gerra zibilean eta diktadura frankistan errepresioa jasan zuten alegiarrei erreparazioa eman nahi zaie.[7]
  • Zegama 1946-1945. Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. (2023).Dokumentatuta aurkitu dute eskoletan, haurrei euskaraz hitz egitea debekatzen zitzaiela Zegaman ere, baita euskal izena zuten Zegamako haurren aitei udaletxera deitu eta gaztelerazko izenez inskribatzera behartu zituztela.
  • Getaria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoa ikerketan oinarritutako liburua. (2021).[8]

Erreferentziak

  1. «Ione Zuloaga historialaria elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko 'Faktoria magazina' irratsaioan -» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  2. «Ione Zuloaga: "Egia historikoa ikertzeak pizten du grina nigan" - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  3. «Ione Zuloaga: "Frankismo garaian emakume tradizionala bihurtu zen eredu"» Gipuzkoako Hitza 2022-05-20 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  4. «Oroimenaren Bulegoa ireki dute, bergararren testigantzak jasotzeko - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  5. [ELKARRIZKETA Ione Zuloaga: “Testigantzak emandakoan jendeak lasaitasuna sentitzen du” | danbolin. ] (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  6. [TTAK! Ione Zuloaga Faktoria saioan izan da, Zestoan egindako lanari buruz hizketan | danbolin. ] (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  7. «Ione Zuloaga: «Iragana aztertuz, orainaldia ulertu eta etorkizun hobea eraiki beharra dago» - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  8. Aranzadi. «Egiari eta erreparazioari bide ematen dion liburua aurkeztu da Getarian» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.