Ion Martinez
Ion Martinez Esnaola, Txiki ezizenarekin ezaguna (Donostia, 1980) gipuzkoar umoregile, aktore eta musikaria da. Kulturzalea izanik, sortzeaz gain, hainbat emanaldi eta jaialdiren antolatzailea ere bada, batez ere Donostiako Antigua auzoan.[1]
Ion Martinez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antigua, 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, komediantea eta musikaria |
Euskaraz umorea sortu eta herriz herri hedatzea du helburu. 21 urteko ibilbidea du Euskal Herri osoan barrena, 800 emanaldi baino gehiago egin ditu dagoeneko. Energia, bertako umorea eta euskalkietan jardutea dira bere marka. 2019an birala egin zen bere audio bat, bertan Euskal Herriko udalerrietan oinarritutako hitz jokoak egiten zituen.[2]
Hogei urteko ibilbidearen ostean, 2023an oholtzako bere ibilbidea amaitzea erabaki zuen, azken bira bat antolatuta.[3]
Hastapenak
Ibai ikastolan zegoelarik Pernando Amezketarraren rola jokatzea gustuko zuen. Politeknikora joan zenean sartu zen lehen aldiz antzerki talde batean, eta urte haietan jada kulturazaletasuna piztuz joan zitzaion, musikara gerturatu zen ordurako, zinemara ere bakarrik joaten hasi zen.[4]
2002. urtean, Antigua auzoko Kandela tabernan bakarrizketa txapelketak egiten ziren, bertan hasi zen Txiki mikrofonoaren aurrean jartzen. Hasieran gazteleraz, baina modu naturalean euskaraz sortzera igaro zen. Belaunaldi kide zituen Jon Plazaola, Macri, Alex Rabanal, Saioa Polo...[1]
Kultur sorkuntza
Umorezko bakarrizketak
Antzerkia
Musika
- La Pop'lla (2011-2012). La Polla Records taldearen tributoa.[10]
- Kolpatu (2013-2014). Kortatu taldearen tributoa.
Erreferentziak
- Barandiaran, Ane Insausti. (2023-07-18). ««Euskarak borroka guztiak irabazi ditu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- «Herriz herri ibili gara berriz Ion 'Txiki'rekin» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- SLU, Herritar Berri. (2023-06-16). «ION MARTINEZ «Txiki»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- Hitza, Unai Zubeldia, Gipuzkoako. (2023-07-18). ««Euskara eta umorea edozein herritara eramatea da nire funtzioa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- «'Kar-kartzelan': Txiki eta Jon Plazaola - Bergara - 2013-10-18» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- «'40 urte eta aldapan behera niek'. Ion Martinez Esnaola Txiki» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- «Oteitza =/= Gizartea» Donostiako Kafe Antzokia (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- «Ikuslerik ezean Amets zirkoa salgai» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- Garmendia, Lander Muñagorri. (2023-07-18). «Bortxaketa osteko bortxaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- «La Pop'lla taldearen agurra» Irutxuloko Hitza 2012-09-05 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).