Ion Heliade Rădulescu
Ion Heliade Rădulescu (Târgovişte, 1802ko urtarrilaren 6a - Bukarest, 1872ko apirilaren 27a) Errumaniako idazlea eta politikaria izan zen. Kazetaria eta idazlea zen. 1828an errumanieraren lehen gramatika idatzi zuen, eta idazkera zirilikoaren ordez latinoa ezartzearen alde agertu zen. 1848ko nazio-matxinadan parte hartu zuen eta erbestera, Parisa, jo behar izan zuen, ondoren. Errumaniara itzulita (1859), bertako Hizkuntza Akademiaren sorkuntzan hartu zuen parte (1866), baina bakar samar gelditu zen azken urteetan. Poemak eta saiakerak idatzi zituen; errumanieraren batasuna finkatu zuen lehen hizkuntzalaria izan zen, Gheorghe Asachi eta Mihail Kogălniceanurekin batera.
Ion Heliade Rădulescu | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Târgoviște (en) , 1802ko urtarrilaren 6a | ||
Herrialdea | Errumania | ||
Heriotza | Bukarest, 1872ko apirilaren 27a (70 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | errumaniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, filologoa, historialaria, itzultzailea, diplomazialaria, filosofoa, idazlea, poeta, literatura-kritikaria, kazetaria, Bibliaren itzultzailea, Ikasketa klasikoetan aditua eta politikaria | ||
Kidetza | Errumaniar Akademia | ||
Mugimendua | erromantizismoa Klasizismoa | ||
Izengoitia(k) | Ion Heliade, Eliad | ||
Genero artistikoa | olerkigintza autobiografia satira | ||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ion Heliade Rădulescu |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.