Iolanda Zúñiga

Iolanda Zúñiga (Vigo, Galizia, 1975eko otsailaren 12a)[1] galiziar idazlea da, galizieraz idazten duena. Gaur egun musika-irakaslea da, eta orain aurretik hainbat lanbide izan ditu: dendaria, argazkilaria, musikaria, aktorea, zerbitzaria eta abar.[1] Vidas Post-it (2007) narrazio-liburuarekin egin zen ezagun, janari lasterreko denda batean lan egiten zuen garaian idatzia.[2] Ondoren, Amor amén (2008) poema-liburua idatzi zuen, non rol femenino tradizionala zalantzan jartzen baitzuen. 2010ean, Galiziako Edicións Xerais argitaletxeak banatzen duen Xerais saria irabazi zuen Periferia nobelarekin; lan horretan, Brasileko auzo pobreetako prekarietatea eta aukera-gabezia islatzen du.[3]

Iolanda Zúñiga

Bizitza
JaiotzaVigo, 1975eko otsailaren 12a (49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Lanak

  • Vidas Post-it (2007)
  • Amor amén (2008)
  • Periferia (2010)

Euskaraz

Erreferentziak

  1. Pasazaite: Iolanda Zúñiga. (Noiz kontsultatua: 2017-12-03).
  2. "Vidas Post-it” (sarean irakurgai). (Noiz kontsultatua: 2017-12-03).
  3. .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.