Iolanda Balaş

Iolanda Balaş, gero Iolanda Söter deitua (Timişoara, Errumania, 1936ko abenduaren 12 - Bukarest, 2016ko martxoaren 11), atleta errumaniarra izan zen, bi domina olinpiko irabazi zituen, eta historiako altuera-jauzilari onenetako bat da.[1]

Iolanda Balaş

Bizitza
JaiotzaTimișoara, 1936ko abenduaren 12a
Herrialdea Errumania
HeriotzaBukarest, 2016ko martxoaren 11 (79 urte)
Hobiratze lekuaGhencea Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Ioan Soter (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
errumaniera
Jarduerak
Jarduerakatleta eta gorako jauzilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1956ko uztailaren 14a1,75
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1957ko urriaren 13a1,76
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1958ko ekainaren 7a1,78
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1958ko ekainaren 22a1,8
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1958ko uztailaren 311,81
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1958ko urriaren 4a1,82
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1958ko urriaren 18a1,83
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1959ko irailaren 21a1,84
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1960ko ekainaren 6a1,85
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1960ko uztailaren 10a1,86
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1961eko apirilaren 15a1,87
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1961eko ekainaren 18a1,88
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1961eko uztailaren 8a1,9
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1961eko uztailaren 16a1,91
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua72 kilogramo
Altuera1,85 metro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa

IAAF: 14430587 Olympic.org: iolanda-balas Find a Grave: 159332949 Edit the value on Wikidata

Biografia

Timişoaran jaio zen 1936ko abenduaren 12an, Errumaniako Erresuman ,gaur egun Errumanian dagoen herrian. Ian Söterrekin, bere entrenatzaile pertsonalarekin, ezkondu zen.

Kirol-ibilbidea

19 urterekin, Melbournen (Australia) egindako 1956ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Han, aukera handienak zituen atleta gisa ikusten bazuten ere, bosgarren postua lortu zuen, eta diploma olinpikoa irabazi zuen. Erroman (Italia) 1960an egindako Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen. 1964ko Udako Olinpiar Jokoetan ere urrea lortu zuen, Tokion (Japonia), eta errekor olinpiko bana ezarri zuen lehiaketa olinpikoan.

1957 eta 1966 bitartean, elkarren segidan 150 atletismo-proba irabazi zituen, eta munduko 13 errekor berri egin zituen diziplinan, 1,75 metrotik 1,91 metrora.[2]

Bere karreran zehar hiru domina irabazi zituen Europako Atletismo Txapelketan, horietako bi urrezkoak, eta bi urrezko domina Unibertsiadatan.

1988 eta 2005 artean Errumaniako Atletismo Federazioko lehendakaria izan zen.

Erreferentziak

  1. EFE. (11 març 2016). «Muere Iolanda Balas, la atleta más dominante de la historia» el Mundo.
  2. Mazdon, S.J.: "Iolanda Balas - 150 Wins In a Row", Track Stats, Vol 29 No 4, desembre 1991

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.