Ameskoabarrena

Ameskoabarrena[3] ([ames̺koaβarena]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerria da, Lizarrako merindadekoa. Zazpi kontzejuk —Artatza, Bakedao, Barindano, Ekala, Gollano, San Martin eta Zudairi— eta Urra lekuak osatzen dute. Zudairi herriburua Iruñetik 59 kilometro mendebaldera dago. 46,8 kilometro koadroko eremua dauka,[4] eta 724 biztanle zituen 2023 hasieran.[5]

Ameskoabarrena
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Ameskoabarrengo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Améscoa Baja
AlkateaEstibaliz Erdocia Ormazabal
Posta kodea31xxx
INE kodea31013
Herritarraameskoar, ameskoabarrendar
Geografia
Koordenatuak42°46′15″N 2°07′54″W
Azalera46,8 km²
Garaiera563 metro
Distantzia60 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria724 (2023:  −8)
alt_left 331 (%45,7)(2019) (%54,3) 393 alt_right
Dentsitatea15,47 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 27,9
Ugalkortasuna[1] 19,87
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,32 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,32 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 10,80 (2018: %4,22)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://amescoabaja.org/

Geografia

Zudairiren ikuspegia.

Kokapena

Ameskoabarrena Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Urederraren ibarrean. Iparraldean Urbasa du, eta Lokiz hegoaldean. Bestalde, Urbasako mendateak Ameskoabarrena eta Olazti (Sakana) lotzen ditu.

Ingurune naturala eta klima

Ameskoabarrena da baso gehien dituen Nafarroa Garaiko udalerria, udalerriaren azaleraren % 65,6. Larretarako erabilitako lurrak % 16,1 dira, eta laborantzarakoak % 15,1. Zuhaitz espezieen artean nabarmentzen dira ametza, erkametza eta, udalerriaren iparraldean, pagoa.

Ibarraren erdialdean dagoen klima mediterraneoko guneren bat, eta ipar eta ipar-ekialdeko mendietako klima atlantikoa izan ezik, udalerriaren gehienean klima azpimediterraneoa nagusitzen da. Urteko batez besteko tenperatura 8-10 gradukoa da, eta prezipitazioak 800 eta 1400 mm bitarte dira. Iparraldeko gune menditsuenean 1.400 mm-tik gorakoak ere izan daitezke. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 bitarte dira.

Udalerri mugakideak

Iparraldean Urbasarekin egiten du muga, hegoaldean Lana eta Allinekin, ekialdean Abartzuzarekin, eta mendebaldean Eulaterekin.

Herriak

Bakedanoko elizaren ikuspegia.

Zazpi kontzejuk osatzen dute Ameskoabarreneko udalerria: Artatza, Bakedao, Barindano, Ekala, Gollano, San Martin eta Zudairi. Eta leku bat ere badu: Urra.[6]

Historia

Ameskoabarrena jaurerria izan zen Erdi Aroan, eta udalerriari buruzko lehen dokumentu idatzia XI. mendekoa da. XVI. mendea arte, Ameskoa ([ames̺koa]) izena eman zitzaion. Bestalde, Ameskoabarrenean zegoen Inzura ([ins̻uɾa]) hiribildua (1201ean sortua), gerora Ameskoazarra ([ames̺koas̻aɾ]) izenaz ezaguna izan den tokian.

Demografia

Ameskoabarreneko biztanleria

Politika

Udaletxea

Udaletxe zaharra Zudairitik gertu dagoen Bazarramendi izeneko gunean izan zen. Ondorengo udal eraikina Zudairiko kontzejuaren etxean egon zen. Gaur egungo udaletxea 1923an eraiki zen Luis Salvatierra arkitektoaren proiektuaren arabera. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • Helbidea: San Anton kalea, 30 (Zudairi kontzejua)

Udal hauteskundeak

2007ko udal hauteskundeetan Basaula zerrendak lortu zituen zinegotzi guztiak, eta Diego Arturo Urra Velasco zerrendaburua bilakatu zen alkate. Baliogabeko botoak 5 izan ziren (emandako guztien %1,29) eta 14 boto zuri izan ziren (botoen %3,66). Abstentzioa %46,41koa izan zen.

Ameskoabarrengo Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Basaula3474

2011n, Urra berriro atera zen alkate, ordukoan AIAB (Agrupación Independiente Améscoa Baja) zerrendaren barneane. Beste bi zerrendak (Agrupación Independiente Artaza eta Arrepuia) ere lortu zuten ordezkaritza.

Ameskoabarrengo Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
AIAB3015
Artaza741
Arrepuia641

Alkateak

Hauek izan dira Ameskoabarrengo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Diego Arturo Urra Velasco 2007 2011 Basaula
Diego Arturo Urra Velasco 2011 2015 Agrupacion Independiente de Amescoa Baja
Martin Jose Lopez de Zubiria San Martin[7] 2015 2019 Independenteak
Estibaliz Erdocia Ormazabal[7] 2019 2023 Agrupacion Independiente de Amescoa Baja[8]
Estibaliz Erdocia Ormazabal[9] 2023 Jardunean Agrupacion Independiente de Amescoa Baja[9]

Azpiegitura eta garraioak

Automoviles Urederra autobus konpainiak Ameskoabarrengo Zudairi eta Barindanoko kontzejuak Lizarrarekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura

Balbino García de Albizu etnografo eta dibulgatzailea.

Balbino García de Albizu etnografo eta dibulgatzaileak hainbat ekimen eta ikerketa-proiektu bultzatu ditu, lau hamarkadatan, Ameskoako iragana ezagutzeko eta zabaltzeko. Nabarmena izan da Estellerriko Erriberako kultura tradizionala dibulgatzeako egin zuen lana.[10][11] Ameskoako historiarekin, toponimiarekin, abizenekin eta hizkuntzarekin lotutako gaiak aztertu ditu eta hainbat lan argitaratu ditu.[10] Bere jardunean kultura herrikoi eta tradizionala bultzatzen eta garatzen lagundu du.[12]

Elurtegiak eta txondorrak lantzen zituzten lanbide tradizionalak berreraikitzeko lan handia egin du.[11]

Euskara

1986ko Euskararen Foru Legearen arabera, Eulate eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori zela-eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatzeko eta gune mistoan udalerri gehiago (horien artean Ameskoabarrena) sartzeko proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustekabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[13] 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak erabaki zuen eremu mistora sartzea Ameskoabarrena, beste 43 udalekin batean.[14]

2018ko datu soziolinguiskoen arabera, biztanleen %10,8 euskaldunak dira.[15]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindiaren 155. araua: «Nafarroako udal izendegia».
  4. Améscoa Baja. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-1-23).
  5. Navarra: Población por municipios y sexo.. ine.es (Noiz kontsultatua: 2024-1-23).
  6. (Gaztelaniaz) Baja, Ayuntamiento del valle de Améscoa. «Ayuntamiento del valle Améscoa Baja. T. 948 539 008» www.amescoabaja.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  7. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  8. «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea: Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  9. Los vecinos de 54 ayuntamientos ya saben quién será su alcalde al concurrir solo una candidatura. Diario de Noticias, 2023-04-26, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-1).
  10. (Gaztelaniaz) «Balbino García de Albizu» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  11. (Gaztelaniaz) García, Kepa. (2022-12-23). «Balbino García de Albizu, premio por una vida dedicada a la Améscoa» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  12. «Balbino García de Albizu ikertzaileak jaso du zortzigarren Txondorra Egun-ikatza saria» Ayuntamiento de Pamplona 2022-12-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  13. Euskarakultur.com webguneko albistea.
  14. Nafarroako 44 herri eremu mistora igaro dira. Eitb, 2017ko ekainak 22, eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  15. Nafarroako datu soziolinguistikoak, 2018. gobiernoabierto.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-1).

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.