Invernessko katedrala

Invernessko katedrala (Eskoziako gaeleraz: Cathair-Eaglais Inbhir Nis) edo San Andres katedrala Eskoziako Inverness hiriko katedrala da, Eskoziako apezpiku elizari dagokiona. A mailako eraikina izendaturik dago.

Invernessko San Andres katedrala
Katedralaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Koordenatuak57°28′28″N 4°13′45″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1869
Erlijioaanglikanismoa
ElizbarrutiaDiocese of Moray, Ross and Caithness (en) Itzuli
IzenaAndres
Arkitektura
ArkitektoaAlexander Ross (en) Itzuli
EstiloaArkitektura neogotikoa
Ondarea
LB35330
Webgune ofiziala

    Kokapena

    Britainia Handian iparralderen kokaturik dagoen katedrala da. Ness ibaiaren ertzean dago.

    Historia

    Robert Eden apezpikuak Moray, Ross eta Caithness diozesietarako katedrala Invernessen egon behar zela erabaki zuen. 1866an ezarri zuen lehen harria Canterburyko artzapezpikuak eta lanak 1869an amaitu ziren, dorretako orratzak eraiki gabe gelditu ziren arren. Hirian bizi zen Alexander Ross arkitektoak diseinatu zuen.

    Deskribapena

    Tarradaleko hareharri gorriz eraikia dago baina habearteko zutabeak Peterheadeko granitozkoak dira.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.