Inuyama gaztelua
Inuyama gaztelua (japonieraz 犬山城, Inuyama-jō), Japoniako Aichi prefeturako Inuyama hirian dagoen gaztelu japoniar bat da. Inuyama gaztelua, Japonian daudenetatik Edo aroa baino lehen eraiki zen hamabi gazteluetako bat da.
Inuyama gaztelua 犬山城, Inuyama-jō | |
---|---|
100 Fine Castles of Japan | |
Gazteluko donjona Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Aichi |
Japoniako hiria | Inuyama |
Ur-masa | Kiso ibaia |
Koordenatuak | 35°23′18″N 136°56′21″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1469 |
Erabiltzailea | Oda klana |
Arkitektura | |
Materiala(k) | zurra eta harria |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
Inuyama gaztelua ziuraski, jatorrizko eraikuntza mantentzen dutenen artean Japoniako gaztelurik antzinakoenetako bat da, 1440an eraikia izan zena. Heian aroko liburu bat den Engishikiaren arabera Harigane tenplua bere tokitik mugitua izan zen gaztelua jarri ahal izateko. Gotorlekuak zenbait gehikuntza jasan zituen denboran zehar eta egungo dorreak 1537an eraiki zituen Oda Nobunagaren osaba zen Oda Nobuyasuk.
Gaztelua Matsudaira klanaren zerbitzariak ziren Naruse familiaren boteregunea izan zen. Inuyama gaztelua, Japoniako gaztelu guztietatik jabego pribatukoa izan zen eta Altxor Nazional estatusa duen bakarra da. Gobernuak gaztelua Meiji berrezarpenaren erreformen arabera desjabetu zuen. 1891n gaztelua lurrikara baten ondorioz kaltetua izan zen eta Naruse familiari itzulia izan zen 1895ean konpondu eta mantentzeko baldintzarekin. Gaztelua berriki Inuyama hiriari saldua izan zen eta Aichi prefekturako gobernuari uzteko prozesuan dago.