Inuvik

Inuvik Kanadako Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetaeko herri bat da. Inuvik eskualdeko herri bakarra eta administrazio-zentroa da. Eskualdeko ospital eta aireportuaren kokalekua da, gobernu federaleko, lurraldeko eta indigeneko bulegoekin batera. Baso borealaren ertzean kokatuta dago, tundraren hasieran, eta McKenzie ibaiaren delta dauka mendebaldean. 2011 urtean 3,463 biztanle zituen.[1]

Inuvik
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Territory of CanadaIpar-mendebaldeko Lurraldeak
Administrative regionInuvik Region
Geografia
Koordenatuak68°21′42″N 133°43′50″W
Map
Altuera15 m
Demografia
Biztanleria3.137 (2021)
−106 (2016)
Informazio gehigarria
Sorrera1954
inuvik.ca

Historia

Aireko bista

Inuvik 1953 urtean sortu zen Aklavik herriaren zentro administratiboa ordezkatzeko, herri hau eraikita zegoen lurzoruan sarritan uholdeak gertatzen baiziren. 1959an eskola eraiki zen, eta hurrengo urtean hospitala eta gobernuko bulegoak, Inuvialuit, Dene eta Métis herri indigenak han bizitzen hasi zirenean. 1963an CFS Inuvik irratia sortu zen, 1986an itxi egin zena.

1967 urtean herria izendatu zen, eta 1979an lortu zuen hiri estatusa. Urte horretan Kanadako Autobide Sistemarekin konektatu zen, eta herrialdeko herri gidagarri iparralderena bihurtu zen.

Klima

    Datu klimatikoak (Inuvik Aireportua (1981–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 7.1 5.2 6.1 15.3 30.4 32.8 32.8 32.5 26.2 20.9 10.6 5.0 32.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -22.8 -20.9 -16.8 -6.3 5.2 17.7 19.5 16.0 7.9 -4.3 -17.1 -20.0 -3.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -26.9 -25.5 -22.3 -11.8 0.4 11.6 14.1 11.0 3.9 -7.6 -21.1 -24.1 -8.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -31.0 -30.1 -27.7 -17.4 -4.5 5.5 8.6 5.9 -0.1 -10.9 -25.0 -28.2 -12.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -54.4 -56.7 -50.6 -46.1 -27.8 -6.1 -3.3 -6.1 -20.1 -35.0 -46.1 -50.0 -56.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 12.5 13.1 11.9 9.8 17.3 17.3 35.0 39.4 29.3 24.4 16.0 14.8 240.6
Euria (mm) 0.1 0.0 0.0 0.6 5.9 15.5 35.0 36.4 20.3 0.9 0.0 0.0 114.5
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 9.9 10.9 11.2 7.6 7.6 8.1 11.6 14.4 13.0 13.6 11.7 10.3 129.9
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 0.1 0.1 0.1 0.3 2.5 7.1 10.8 13.9 8.9 1.0 0.0 0.1 44.7
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 10.3 11.6 11.8 8.0 6.2 1.4 0.1 1.3 5.1 14.1 12.1 11.2 93.0
Eguzki orduak 7.3 65.2 174.1 248.7 295.0 375.1 339.8 216.2 109.4 50.2 17.8 0.0 1898.8
Hezetasuna (%) 67.3 65.4 58.0 59.3 59.9 49.3 56.3 63.2 68.8 78.6 74.0 69.7 64.2
Iturria: Environment Canada (Sunshine 1951–1980)[2][3][4][5]

Erreferentziak

  1. Government of Canada, Statistics Canada. (2012-02-08). «Statistics Canada: 2011 Census Profile» www12.statcan.gc.ca (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  2. Climate ID: 2202570.
  3. Climate ID: 2202575.
  4. Climate ID: 2202575.
  5. Climate ID: 2202575.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.