Intxaursaltsa

Intxaursaltsa intxaur eta esnez egindako krema da, euskal sukaldaritzaren Gabonetako azkenburuko nagusietako bat izanik[1]. Beraz, Euskal Herriko baserrietan du jatorria, batez ere, Gipuzkoan.

Intxaursaltsa, intxaurrekin apainduta.

Natillen antza duen postre krematsua da. Erabilitako intxaur kopuruaren eta egosketa-denboraren arabera, testura lodia handiagoa edo txikiagoa lortzen du.

Horretarako, esnea eta esnegaina, intxaur xehatuak, azukrea eta kanela erabiltzen dira. Nahasketa su motelean egosten da, eta loditu egiten da nahi den testura lortu arte.

Jatorrian, beste osagai batzuk ere gehitzen ziren, hala nola bakailao lehor papurtua.

Prestaketa

Esne, intxaurrak, azukre eta kanela ditu osagaiak. Arrautza-esnearen itxura du. Hasteko, intxaurrak kraskatu eta oskolak kenduko dizkiegu. Gero, arrabolez (nahiz ardo-botila batez…) xehe-xehe egingo ditugu ore fin bat lortu arte. Bestetik, lapiko batean esnea berotzen jarriko dugu irakin arte limoi-azala eta kanela-adaxkarekin.

Gero, lapikoa sutatik kendu, limoi-azala eta kanela-adaxka atera, azukrea bota, eta intxaurrekin egindako orea gehituko diogu. Jarraian, dena ondo nahastu.

Orduan, sutan berriro ipini eta nahasten jarraituko dugu. Gutxienez 30 minutuz izango dugu su txikian eta ogi-mamiak gehituko dizkiogu. Saltsa behin lodituta, postrea prest izango dugu.

Urtsuegi atera bazaigu, jarri sutan luzaroagoan. Lodiegi badago, berriz, esne gehiago gehitzeko aukera duzu sutan dagoenean, betiere sutatik atera aurretik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.