Intsentsuaren Bidea
Intsentsuaren Bidea edo Intsentsuaren Ibilbidea, Sortaldeko eta Egiptoko portu mediterraneoak eta India biltzen zituzten eta ipar-ekialdeko Afrikan eta Arabian zehar zihoazen garrantzi handiko antzinako merkataritza ibilbide batzuei ematen zaien izena da. Intsentsu merkataritza hegoaldeko Arabiatik Mediterraneo itsasora zihoan, eta k.a. VII. mende eta k.o II. mende artean loratu zen. Intsentsuaren ibilbidea arabiar olibano eta mirra bezalako ondasunen merkataritzarako kanal bezala erabili zuten; baina indiar espezieak, ebano, zeta eta ehun finak, Afrikako Adarreko artile arraroak, lumak, animalien larruak eta ekialdeko Afrikako urrea garraiatzeko ere erabili zuten.[1]
Erreferentziak
- Killion, Ulric. (2006). A Modern Chinese Journey to the West: Economic Globalisation And Dualism. Nova Science Publishers, 66 or..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.