Intsektizida
Intsektizida edo intsektu-hiltzailea intsektuak hiltzeko erabiltzen den kimika gai pozointsua da. Era askotara eragiten du intsektuen heriotza intsektu-hiltzaileak: ukipenez, intsektuak irensten badu edo itolarria eraginez. Kimika osagarrien arabera, mota hauek daude: olio mineralak, inorganikoak eta organikoak (naturalak edo sintesiz lortutakoak). Intsektu-hiltzaile erabilienak hauek dira, besteak beste: pelitrea, nikotina, errotenona (hirurak naturalak), DDT-a (diklorodifeniltrikloroetanoaren laburdura) eta malathiona (azken biak sintesiaz lortutakoak).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.