Intouchables
Intouchables (euskaraz Ukiezinak) 2011ko Olivier Nakache eta Éric Toledano frantziar zinema zuzendarien drama-komedia filma bat da. François Cluzet eta Omar Sy aktoreek antzeztu zuten.
Intouchables | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Intouchables eta Ziemlich beste Freunde |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, Film biografikoa, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Paris eta Merville-Franceville-Plage |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Olivier Nakache Éric Toledano |
Gidoigilea(k) | Olivier Nakache Éric Toledano |
Antzezlea(k) | |
François Cluzet Omar Sy Alba Gaïa Bellugi Anne Le Ny (en) Audrey Fleurot Clotilde Mollet Caroline Bourg Cyril Mendy François Bureloup Grégoire Oestermann Jean-François Cayrey (en) Jérôme Pauwels (en) Joséphine de Meaux Marie-Laure Descoureaux Michel Winogradoff Thomas Solivéres François Caron Christian Ameri Émilie Caen Benjamin Baroche Philippe Pozzo di Borgo Nicky Marbot | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Laurent Zeitoun Nicolas Duval Adassovsky (en) Yann Zenou (en) |
Konpainia ekoizlea | Gaumont TF1 |
Edizioa | Dorian Rigal-Ansous |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludovico Einaudi |
Argazki-zuzendaria | Mathieu Vadepied |
Jantzi-diseinatzailea | Isabelle Pannetier (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Historia | |
Jasotako sariak | Satellite Award for Best Foreign Language Film (en) David di Donatello for Best European Film (en) |
Nominazioak | Europako gizonezko aktore onenaren Saria 25th European Film Awards (en) Omar Sy, François Cluzet European Film Award for Best Screenwriter (en) 25th European Film Awards (en) Éric Toledano, Olivier Nakache European Film Award – People's Choice Award for Best European Film (en) 25th European Film Awards (en) Olivier Nakache, Éric Toledano Europako film onenaren Saria 25th European Film Awards (en) Laurent Zeitoun, Yann Zenou (en) , Nicolas Duval Adassovsky (en) , Olivier Nakache, Éric Toledano |
2011ko irailaren 23a Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
Frantzia, Paris. Philippe (François Cluzet) parapente egiten ari zela tetraplegiko gelditu den frantziar aristokrata bat da, bera zaintzeko Driss (Omar Sy) izeneko gaztea kontratatu berri du, espetxetik atera berri den hiriko auzo marginal bateko arraza beltzezko gaztea. Nahiz eta lehen biztadizoan elkarren artean arrats ezberdinak diren pertsonak diruditen, denborarekin biek Vivaldi eta Earth, Wind & Fire, hitz jarioa eta txantxa zalekeria, eta etiketa eta txandalak elkar bizi daitezen lortuko dute. Biak zeharo ezberdinak diren giro eta munduetatik datoz: Philippe ikasia eta serioa da, Driss aldiz mutil sendoa eta eroskoa, baina apika-apika lagun egingo dira, Philipek Drisseri gustuko zaletasuna eta lanbidea topatu eta bizitzan aurrera egiten lagunduko dio, aldiz, Drissek Philiperi bizipoza eta alaitasuna berreskuratzen lagunduko dio. Azkenen biek gauza bera topatu eta elkarbanatuko dute: adiskidetasuna.
Aktoreak
- François Cluzet: Philippe
- Omar Sy: Driss Bassary
- Audrey Fleurot: Magalie
- Clotilde Mollet: Marcelle
- Anne Le Ny: Yvonne
- Alba Gaïa Kraghede Bellugi: Elisa
- Cyril Mendy: Adama
- Christian Ameri: Albert
- Grégoire Oestermann: Antoine
- Marie-Laure Descoureaux: Chantal
- Absa Dialou Toure: Mina
- Salimata Kamate: Fatou
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Intouchables filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)