Intolerable Cruelty
Intolerable Cruelty (euskaraz Ankerkeri Jasangaitza) 2003ko Joel Coen eta Ethan Coen estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako amodiozko komedia beltz filma bat da. George Clooney, Catherine Zeta-Jones, Geoffrey Rush, Cedric the Entertainer, Edward Herrmann, Paul Adelstein, Richard Jenkins eta Billy Bob Thornton aktoreek antzeztu zuten.
Intolerable Cruelty | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joel Coen |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | Intolerable Cruelty |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, komedia dramatikoa, film dramatikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Santa Monica |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joel Coen Ethan Coen |
Gidoigilea(k) | Joel Coen Ethan Coen |
Antzezlea(k) | |
George Clooney Catherine Zeta-Jones Geoffrey Rush Billy Bob Thornton Cedric the Entertainer Richard Jenkins Blake Clark Paul Adelstein Edward Herrmann Booth Colman (en) Bridget Marquardt Camille Anderson Jack Kyle (en) Kiersten Warren Kristin Dattilo Tom Aldredge Julia Duffy Mary Pat Gleason Kate Luyben (en) Bruce Campbell Stacey Travis Irwin Keyes Rosey Brown (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Brian Grazer |
Konpainia ekoizlea | Imagine Entertainment (en) |
Edizioa | Coen anaiak |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carter Burwell |
Argazki-zuzendaria | Roger Deakins |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
intolerablecruelty.com | |
Argumentua
Miles Massey (George Clooney) dibortzio kasuetan aditua den Los Angeles hiriko abokatu ospetsu eta aberats bat da. Halere, ibilbide profesional bikaina izan arren, aspertua dago eta erronka berriak behar dituela sentitzen du. Milesek bere antzeko norbait ezagutzean dena aldatuko da: Marilyn Rexroth (Catherine Zeta-Jones) askotan dibotziatua den eta serieko ezkontzetan aditua den izaera izugarriko emakume abokatua, une hartantxe bere bezeroa den Rex Rexroth (Edward Herrmann) eraikuntza enpresaburu aberats eta gonazalearengandik dibortziatzen ari denean.
Aktoreak
- George Clooney: Miles Massey
- Catherine Zeta-Jones: Marylin Hamilton Rexroth Doyle Massey
- Geoffrey Rush: Donovan Donaly
- Cedric the Entertainer: Gus Petch
- Edward Herrmann: Rex Rexroth
- Paul Adelstein: Wrigley
- Richard Jenkins: Freddy Bender
- Billy Bob Thornton: Howard D. Doyle
- Julia Duffy: Sarah Batista O'Flanagan Sorkin
- Jonathan Hadary: Heinz, Krauss von Espy baroia
- Tom Aldredge: Herb Myerson
- Stacey Travis: Bonnie Donaly
- Isabell O'Connor: Marva Munson epailea
- Irwin Keyes: Wheezy Joe
- Colin Linden: Aita Scot
- Kiersten Warren: Claire O'Mara