International Airlines Group
International Consolidated Airlines Group, S.A. (IAG) holding konpainia anglo-espainiarra da, Iberia LAE eta British Airways konpainien bat-egitearen ondorioz sortua. Sozietate horrek 22.850 milioi eurotik gorako fakturazioa du, eta munduko seigarren hegazkin konpainiarik handiena da, eta hirugarrena Europan, Air France-KLM eta Lufthansa aurretik dituela. Aer Lingus erosi ondoren, konpainiak 541 hegazkin ditu eta 274 helmugatara doa. Taldeko konpainia guztien artean (Iberia, British Airways, LEVEL, Vueling Airlines eta Aer Lingus) urtean 100 milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen dituzte.
International Airlines Group | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | Hegazkintza eta air travel (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua eta Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | FTSE 100 |
Eskumendekoak | British Airways, BA CityFlyer (en) , Iberia, Air Nostrum, Vueling Airlines, Level Europe (en) , LEVEL, OpenSkies (en) , Aer Lingus eta British Midland Airways Limited (en) |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Willie Walsh (en) |
Zuzendaria | Willie Walsh (en) |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 25.506.000.000 € (2019ko abenduaren 31) |
Irabazi garbia | 1.715.000.000 € (2019ko abenduaren 31) |
Balore-burtsa | Londresko burtsa, OTC Markets Group (en) eta Madrilgo burtsa |
Historia | |
Sorrera | 2011ko urtarrilaren 21a |
Sorlekua | Paris |
webgune ofiziala |
Konpainiaren egoitza korporatiboa Londres-Heathrow aireportuan dago eta egoitza soziala eta fiskala Madrilen. Londres, Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentziako burtsetan kotizatzen du 2011ko urtarrilaren 24tik. International Airlines Group ez da marka komertzial bezala erabiltzen, Iberia, British Airways, Vueling, Aer Lingus eta Level bezala jarraitzen dutenak, aerolineen jabe den elkarte holding-a izendatzeko balio du, burtsan kotizatzen duena dena.