Interleukina

Interleukinak zitokina mota bat dira, gehienbat leukozitoek sortutakoak (hortik datorkie izena: -leukina) baina beste zelula batzuek ere ekoiz ditzaketenak (hezur-muinetakoek, timokoek...). Egitura kimikoari dagokionez proteinak dira. Zeregin oso garrantzitsua betetzen dute immunitate-sistemaren funtzionamenduan (linfozitoak aktibatuz eta bizkortuz, hantura-prozesuetan eraginez, antigorputzen ekoizpena erregulatuz, etab.). Hainbat gaixotasun autoimmune eta immunoeskasia prozesuen atzean interleukinen funtzionamendu okerra dagoela baieztatu egin da.

Interleukinek immunitate-sistemaren zelulen arteko komunikazioa errazten dute, eraso mikrobiar baten aurrean organismoak erantzun eraginkorra burutu dezan.

Hogeita hamar interleukina (IL) inguru ezagutzen dira egun. Hona hemen garrantzitsuenak eta beren efektuak:

IzenaZelula ekoizleakEragina
IL-1MakrofagoakTh zelulak aktibatzen ditu. Sukarra eragiten du
IL-2T zelulakT linfozitoen ugalketa bultzatzen du. Minbiziaren aurkako terapian erabilitakoa
IL-3T zelulakHezur-muinaren ama-zeluletan eragiten du
IL-4Th zelulakB linfozitoen ugalketa sustatzen du. Alergia prozesuetan parte hartzen du (Ig E)
IL-5Th zelulakIg A-ren ekoizpena
IL-6Makrofagoak eta monozitoakB eta T linfozitoen bereizketa
IL-8Ehun konektiboaNeutrofiloen kimiotaxia
IL-10Th zelulakIL-1en ekoizpena inhibitu eta B linfozitoak aktibatzen ditu
IL-12MakrofagoakNK zelulen aktibazioa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.