Interfase (kimika)
Interfase materiaren bi egoera desberdinen, edo dispertsio baten bi faseen arteko ukitzegunea edo muga da. Faseak era askotakoak izan daitezke:
- solido baten eta gas edo lurrun baten artekoa;
- solido bat beste isurkari batean dispertsioan;
- isurkari baten tantak beste isurkari batean dispertsioan;
- bi solidoen artekoa.
- Artikulu hau kimika-termino buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Interfase».
Elkar ukitzen duten bi gairen arteko interfasean indar fisikoak eta kimikoak agertzen dira; faseen artean tentsioak daudela esaten da. Tentsio horien eraginez buztinaren eta gisako solidoen aletxoak urak ez ditu bustitzen, eta olio tantatxoak ez dira nahasten urarekin. Hori dela eta, olioz zikinduta dauden arropak garbitzeko garbikariak erabiltzen dira; garbikariek uraren eta olioaren arteko interfasean sortzen diren tentsioak gutxitzen dituzte, eta era horretan ura eta olioa elkar daitezke, eta arropak garbi ditzakete. Interfaseko gertaeren azterketa koloideen kimikaren ikerketa alor garrantzitsua da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.