Intef VII.a
Sekhemra Horhormaat-Intef edo Intef VII.a, Egiptoko XVII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1560 inguruan gobernatu zuena, Egiptoko bigarren tarteko aroa deritzon garaian.
Intef VII.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | Tebas, ? ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sobekemsaf II.a | ||
Ezkontidea(k) | Haankhes (en) | ||
Leinua | Egiptoko XVII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Biografia
Intef VII.a, hobekien dokumentatua dagoen dinastia honetako errege bat da. Intef VI.aren anaia eta Sekhemra-Shedtauy edo Sobekemsaf II.aren semea izan zela ezagutzen da.
Tebasetik gobernatu zuen, bere subirautza, Goi Egiptora mugatu zen arren. Bere aktibitate antolatzailea eta gerra asmoak ziurtatzen diren lehena da. Zenbait tokitan eraikitzea agindu zuen, eta, bere erregealdiko 3. urtean, gobernari honen izaera autoritarioa frogatzen duen Koptoseko Min jainkoaren tenpluari buruzko ediktu bat grabatu zen.
Apofis I.a gobernari hiksoaren garaikidea izan zen, eta, dirudienez, honekin, tratu errentagarriak izan zituen. Tebas, oraindik bakean dago hiksoekin, eta elkartrukeak ugariak dira bi erresumen artean.
Tebasen Iparraldeko erresumaganako leialtasunaren teoria, ez da baztertu behar, Apofisi buruz, Goi eta Behe Egiptoko errege titulua zeramala ziurtatu baitzen, bere eragina Gebeleineraino iristen zelarik. Gainera, Apofisek, bere alaba Herit, Tebaseko errege familiako kide batekin ezkondu zuen. Bere erregealdiaren ondoren hasiko dira bere ondorengoak borroka irekian, hiksoen aurkako garaipena lortuz eta Egiptoko Inperio Berria deritzon garaia abiaraziz.
Intef VII.a, behar baino goizago hil zen, erregealdi labur baten ondoren; beharbada eraila izan ze, Jürgen von Beckerathen ustetan, Dra Abu el-Nagako nekropoliko hilobi batean lurperatua izan zen, bere armekin (arku eta geziak). Bere hilobiaren kokalekuak, bere aurreko erregeen hilobietatik iparraldera, nekropoli berri bat inauguratzen zuela adierazten du.
Bere garaiko testigutzak
Intef VII.ak, Gebel Intefen tenplu berri bat eraikitzea agindu zuen eta Goi Egiptoko tenplu ugari zaharberritu zituen.
Auguste Mariettek, 1860an, indusketa osoagao bat hasi zuen Dra Abu el-Nagan, urte batzuk lehenago, Kamose faraoia eta Ahhotep erreginaren hilobiak aurkitu ziren tokian, eta Intef VII.aren hilobia aurkitu zuen, oraindik bere sarkofagoa eta urre koloreko hondarrak zituen ontzi kanopoz beteriko kutxa bat zituena. Objektu hauek, Louvreko Museoan erakusten dira. Honela, XVII. dinastiako erregerik garrantzitsuenen hilobiak berreskuratu ahal izan ziren. Faraoiaren pitzaturiko bi obelisko ere aurkitu zituen, bost tituluak osorik zituztenak, baina Kairoko Egiptoar Museora garraiatzerakoan galdu egin ziren.
Bere hilobia, Alemaniar Arkeologia Institutuko zuzendariordea zen Daniel Polzek berrinduskatu zuen 2001ean, aurkitutako hondarrek, jatorrian, 11 metroko zabalera eta 13 metro inguruko garaiera zuen piramide txiki batek amaitzen zuela adierazi zutelarik.
Aurrekoa Intef VI.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XVII. dinastia |
Ondorengoa Taa I.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Intef VII.a |