Inozentzio Olea

Inozentzio Olea Ariztimuño (Zerain, 1921eko abenduaren 28a - Legazpi, 2010eko azaroaren 12a) gipuzkoar bertsolaria eta euskal idazlea izan zen.[1]

Inozentzio Olea

Bizitza
JaiotzaZerain, 1921eko abenduaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLegazpi, 2010eko azaroaren 12a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta bertsolaria
Genero artistikoaolerkigintza

Literaturaren Zubitegia: 112
2021ean idazlearen ehungarren urtemuga Zerainen ospatu zen.

Biografia

Olea bertsolaria Zeraingo Mendarte baserrian (Gipuzkoa) jaio zen 1921eko abenduaren 28an. Txikitatik jaso zuen etxean bertsozaletasuna amak kantatzen zituen bertso zaharren bitartez. Anaien artean ere zaletasuna zabalduta zegoen eta iturri horietatik edan zuen bertsolari ezaguna izango zenak. Patrizio Etxeberriaren lantegian lana aurkitu eta Legazpira joan zen bizitzera; han Floren Agirre zegamarrarekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen. 60.go bukaeran eta 70.hamarkadan bere bertsoak ezagun egin ziren eta Inozentzio bertsolari txapelketen ohiko pertsonaia bihurtu zen baina ez bertsolariaren paperean, gai jartzaile eta epaile gisa baizik. Garai berean bere bertsoak ohikoak bihurtu ziren Diario Vasco egunkarian Basarrik zeraman sailean.[2] Aldi berean bere kolaborazioak komunikabi desberdinetan agertu ziren: Olertin, La Voz de España, Segura Irratian, Loiola Irratian, Zeruko Argian, e.a. 1966an Euskaltzaindiaren Xenpelar Saria eskuratu zuten "Nere jaiotetxea" bertsoekin; 1965, 1975 eta 1976an bigarren saria eskuratu zuen eta 1972an hirugarrena. 1970.urtean, Antonio Zavalaren eskaerari erantzunez, Goierriko lorak bertso-liburua argitaratu zuen Auspoa bilduman. 1984an esperientzia errepikatu zuen, orduan Otemotxeko arnasa izenburupean.[3] 1994an Bertsolari Egunaren barruan bertzozaleen omenaldia jaso zuen. 1997an eta 2002an bere lan periodistikoen antologiak argitaratu ziren. 2010eko azaroaren 12an Legazpin hil zen; bere errautsak Mendarte baserrian zabaldu ziren horrela idazlearen gogoa betez.

2021eko abenduaren 28an, Zerainen, ZerainLabek elkarteak antolatuta eta Iñaki Murua zein Aitor Furundarenaren eskutik, haren ehun urtemuga ospatu zuten heren bertsoen irakurketa batekin.[4]

Estiloa

Olearen bertso-paperak eta artikuluak gipuzkeraz idatziak izan ziren, idazlearen jarrera, belaunaldi bereko beste kasu askotan bezala, Euskaltzaindiak bultzatutako Euskara Batuaren aurkako baitzen. Ideologikoki Euskerazaintza akademiaren aldekoa zen, nahiko tradizionala. Pentsamendu hori ondo asko islatu zen bere lanetan non ohikoak diren erlijioaren eta betiko bizimoduaren laudorioak; sarritan baserritarren mundua eta izadia nostalgikoki jaso zituen. Estiloa ez zen oso garbizalea, nahiz eta garairako nahiko kultoa izan. Olea komunikatzaile ona izanik, garbi zuen irakurleari lana erraztu behar zitzaiola; ondorioz, estilo landua, aberatsa baina aldi berean herrikoia Modu batez Olearekin bertsoak asmatzeko modu berri bat sortu zen, landuago eta literarioago.

Iritzi kritikoa

Paulo Iztueta idazlearen iritziz Olea bertso jartzaile eskolatuen artean kokatu behar da. Kategoria horretan, besteak beste, Basarri, Uztapide, Xalbador, Lasarte, Manuel Matxain, Etxahun idazleak kokatu zituen. Juan Mari Lekuonak, bestetik, Inozentzio Olearen bertso-paperak bertsolaritzaren historian egindako onenetarioak bezala konsideratu zituen, Xalbadorrekin batera.

Lanak

Herri kazetaritza

  • Bizitza izbide (1997, Sendoa)
  • Ostiraleko kronika Segura Irratian I (1988-1992. Joxemari Iriondoren hitzaurrea eta edizioaren prestaketa. (2002, Sendoa)
  • Ostiraleko kronika Segura Irratian II (1993-1997 (2002, Sendoa)

Bertso-liburuak

Bibliografia

  • Juan Mari Lekuona: "Literatura oral vasca", Cultura Vasca II liburuan, Erein, Zarautz, 1978.
  • Paulo Iztueta: "Euskararen adierazpen soziala gerraondoan (1937-1984)", Euskal Herria. Realidad y Proyecto, II tomoan, Lan Kide Aurrezkia, Oiartzun, 1985.
  • Juan Luis Zabala: "Inozentzio Olea. Idazlea eta bertso jartzailea: "Bertsoak egiteko nire egarria bertsoak idaztek ase dit". Euskaldunon Egunkaria, 2003ko urtarrilaren 14an.
  • Argia astekaria: "Inozentzio Olea: Plaza gizona ez naiz izan baina lotsagabe samarra bai". 2006/08/13.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.