Inozentzio Aierbe

Inozentzio Aierbe Irañeta (Uharte Arakil, 1912ko abenduaren 28a - 2001eko irailaren 22a[1]) apaiza izan zen. Uharte Arakilen (Nafarroa) munduratu zen, aita Idiazabalgoa (Gipuzkoa) zuela.

Inozentzio Aierbe
Bizitza
JaiotzaUharte Arakil, 1912ko abenduaren 28a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2001eko irailaren 22a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza

Urdiainen eta Luzaiden erretore izan ondoren, 1945etik aitzina Aralarko Done Mikelen santutegiko kaperau izan zen. Santutegia eta izen bereko Kofradia biziberritu zituen. Euskararen Nafar Kontseiluko kide izan zen.

Euskaltzalea

Aita euskalduna izanik ere, Inozentziok ez zuen euskera etxean jaso eta Apaiztegian zegoelarik buru-belarri ekin zion ikasteari.

1945ean Santutegira iritsi zelarik, bertan ez zen euskaraz egiten. Hala ere, On Inozentzio arrosarioa euskaraz errezatzen hasi zen eta euskera berriro ere sartu zuen eliz-ospakizunetan.

Jakintza alorrean, Aralarkoari buruz idatzirikoen bilketa lanak egin zituen, eta Nafarroako Erkidegoko egunkarietan eta aldizkari espezializatutan (Zeruko Argia, Egan eta Amayur besteak beste) argitara eman hainbat artikulu idatzi zuen. Gehienetan Artxuetako unaya goitizenarekin sinatzen zituen bere idazlanak.

Euskaltzale zinezkoa, bere laguntzaz eta bere esku ziren Santutegiko lurretan paratu zuten Euskal Telebista ikusi ahal izateko Nafarroan izan zen lehenengo errepikagailua. Aginteak zer egingo zuen ere, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako gurasoen ekimenez, 1986ko otsailaren 28an ahalbidetu zuen ETBren seinalea Iruñera iristea.

Lanak

  • Euskal Irakasbide laburra / Nafar-izkuntzan (1984) euskara ikasteko metodoa (Xabier Peñaren liburuaren egokitzapena)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.