Inoren Ero Ni
Inoren Ero Ni 2002. urtean Andoainen (Gipuzkoa) sortutako euskal rock musika taldea da.
Inoren Ero Ni | |
---|---|
Inoren Ero Ni, Bidehuts 10 urte kontzertuan, Intxaurrondo kultur etxean (2017-12-16). | |
Datuak | |
Jatorria | Andoain |
Musika mota | Rock, Hardcore |
Urteak | 2002- |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Metak, Bidehuts |
Taldekideak | |
Okene Abrego Borja Iglesias Mariano Hurtado Guantxe | |
Lehengo taldekideak | |
Drake Mikel Txopeitia | |
Informazio gehigarria | |
Historia
2002. urtean Eneko, Mikel eta Drake BAP!! musika taldekoak, Borja Purr taldeko gitarra-jotzaile ohiarekin elkartu ziren abesti berriak entseatzeko. Entsegu horietatik Inoren Ero Ni jaio zen[1].
2003an Kaki Arkarazoren eskutik Inoren Ero Ni diskoa grabatu zuten Estudios Garaten eta Metak diskoetxearen zigilupean.
2007an taldeak bigarren diskoa grabatu zuen. Ondoren, Drakek nekea zela eta, taldea uztea erabaki zuen. Ondorioz, taldeak ekin zion baxu-jotzaile berri bat bilatzeari Mariano Hurtado El Hombre Burbuja eta Lazy Lizard taldeetan izandako andaluziarra aurkitu zuen arte.
Taldekideak
- Eneko Abrego "Okene" - ahotsa.
- Mariano (2008tik aurrera) - baxua.
- Borja - gitarra.
- Guantxe - Bateria.
Taldekide ohiak
- Drake (2002-2007) - baxua.
- Mikel Abrego "Mikeli" (2002-2011) - bateria eta samplerrak.
Diskografia
Diskoak
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Inoren Ero Ni. (Noiz kontsultatua: 2017-03-23).
- «Fosbury» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- «Fregoli» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- «IENNEI» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- «Il cercatore di perle» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.