Inocybe dulcamara

Inocybe dulcamara Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa; haluzinazioak eragiten ditu. Mikroskopioan behatzen ez bada, antzeko espezieetatik bereiztea zaila da.

Inocybe dulcamara
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe dulcamara
P.Kumm.

Deskribapena

Kapela: 2 eta 5 (10) cm bitarteko diametrokoa, globo itxurakotik koniko-kanpai formakora, azkenik lau ganbila eta zertxobait unbilikatua. Ertza kapelaren kolore berekoa, inkurbatutik lau-dekurbatura, bihurria, lobulatua, zerra itxurakoa, krenatua eta maiz pitzatua. Azala, arre-lehoi koloretik marroi-okrera, feltroduna eta pubeszentea, ezkata ilun eta sendoago ugari ditu erdian.

Orriak: Estu samar, sabeldunak, sinuadoetatik subadnatatara, tartekatua orritxoak; orixka-oliba zurbil kolorekoetatik arre-horixketara zahartzean eta ertz flokosoak eta zurbilagoak.

Hanka: 2,5 - 5 x 0,5 - 0,8 ( 1 ) cm-koa, zilindrikoa, barnehutsa, sarritan okertuta eta ezkata eskuarrosa-ekin; kapela baino kolore argiagoa du, eta gortina okre-oliba kolorekoa.

Haragia: Mehea, horixka eta arrexka oinean; ezti usaina orriak igurztean, zapore gozoa hasieran gero mikatza.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik dator; eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Dulcamara epitetoa latinetik dator, geza-mikatza esan nahi duen "dulcamarus" hitzetik. Perretxikoaren zapore mikatz eta gozoagatik

Toxikotasuna

Espezie toxikoa. Oro har, genero honetako espezie guztiak baztertu behar ditugu.[3]

Nahasketa arriskua

Tamaina handiagoko Inocybe caesariata delakoarekin nahas daiteke, habitat bera dute.[4]

Sasoia eta lekua

Koniferoen lurzoru hareatsuetan eta kostaldeko dunetan hazten da.[5]

Banaketa eremua

Europa, Errusia, Togo, Japonia, Ipar Amerika.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 352 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 243 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 234 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 238 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.