Innobasque

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabea, Euskal Autonomia Erkidegoan eremu guztietan berrikuntza, espiritu ekintzailea eta sormena koordinatu eta bultzatzeko sortua.

Innobasque
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2007ko uztailaren 5a
webgune ofiziala

Innobasque Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek osatzen dute, enpresa pribatuek, euskal herri-erakundeek, euskal enpresaburuen eta langileen ordezkari instituzionalek eta berrikuntzarekin zerikusia duten era guztietako erakundeek.

Innobasquek plataforma indartsua eskaini nahi du eta lankidetza-sarea eragile horientzat guztientzat, sare horren bidez euskal gizartean berrikuntzari lotutako balio eta jarrerak sustatzen dituzten jarduerak garatzeko -jarduera horiek Euskadi berritzailearen irudia eman dezaten hemendik kanpora, alegia Euskadi I+G+b gune aurreratua dela-, baita euskal enpresa eta erakundeetan berrikuntza-dinamikak sortzen dituzten jarduera guztiak garatzeko ere.

Innobasqueren ikuspegia da Euskadi Europan erreferente bihurtzea berrikuntza gaietan. Horretarako, eraldaketa-programa zorrotza erabiliko du epe labur, ertain eta luzera.

Helburuak

Innobasquek berrikuntzaren garapena erraztu eta bultzatu nahi du Euskadin, bai teknologikoa eta bai teknologikoa ez dena, espiritu ekintzailea eta sormena sustatuz. Bere helmuga da euskal erakundeen eta ekonomiaren lehiakortasuna gehitzea lehen, bigarren eta hirugarren sektoreetan, eta euskal gizarte osoaren egungo eta geroko bizi-kalitatea hobetzea.

Innobasqueren helburu nagusia da Euskadin eraldaketa-prozesuan aitzindari izatea, eremu guztietan gurea gizarte berritzailea izan dadin, Europan ere erreferentzia izatera iristeko.

Helburu nagusi horretaz gain, Innobasquek ondorengoak lortzeko lan egingo du:

  • Euskal gizartean berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotura duten balioak eta jarrerak sakon sustatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztietan berrikuntza-dinamikak sortzen laguntzea.
  • Berrikuntzaren eta Ekintzailetzaren Euskal Sistemaren koordinazio, bultzada, monitorizazio eta ebaluaziorako ezinbesteko tresna izatea.
  • Berrikuntzaren eta Ekintzailetzaren Euskal Sistema indartsu nazioartekotzen laguntzea.
  • Euskadiren irudia erreferentziazko berrikuntza-gune bezala sustatzea.
  • Berrikuntzaren eremuan topaketa, analisi, ikerketa, azterketa eta prospektibarako beharrezko gune izatea.
  • Berrikuntzaren eta Ekintzailetzaren Euskal Sistemako eragileei beharrezko ekintza-bide guztiak proposatzea, eremu honetan sortzen diren erronka estrategikoei erantzuteko.
  • Orokorrean, berrikuntza bultzatzeko egokitzat jotzen diren jarduerak gauzatzea eta horretan sakontzea Euskal Autonomia Erkidegoan zertzen diren jarduera guztietan.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.