Inna Deriglazova
Inna Vasilievna Deriglazova, [1] errusieraz Инна Васильевна Дериглазова,[2] (Kurchatov, Errusia, 1989ko apirilaren 27a), eskriman aritzen den kirolari errusiarra da.[3].
Inna Deriglazova | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kurtxatov, 1990eko martxoaren 10a (34 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskrimalaria |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 61 kilogramo |
Altuera | 1,73 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Gradua | Teniente lehena |
![]() ![]() |
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan (Londres) zilarrezko domina eskuratu zuen Floretea-taldeka kategorian; 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro) urrezkoa, Floretea-banaka kategorian, bietan Errusia ordezkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), zilarrezko domina eskuratu zuen Floretea-banaka kategorian, eta urrezkoa, berriz, Floretea-taldeka kategorian, biak ROC ordezkatuz; Tokion, Lee Kiefer estatubatuarraren (urrezko domina) atzetik, eta Larisa Korobeinikova herrikidearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Inna Deriglazova, Larisa Korobeinikova, Marta Martianova eta Adelina Zagidullinak.
Nazioarteko emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ![]() | ![]() | Emakumezkoa, Floretea-taldeka kategoria. |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() | Emakumezkoa, Floretea-banaka kategoria. |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | Emakumezkoa, Floretea-banaka kategoria. |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | Emakumezkoa, Floretea-banaka kategoria. |
Erreferentziak
- «Inna Deriglazova» olympedia.org (Ingelesez)
- Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- "Inna Deriglazova" olympics.com (Gaztelaniaz)