Inna
Inna (benetako izena Elena Alexandra Apostoleanu) (Mangalia, 1986ko urriaren 16a) abeslari eta musikagile errumaniarra da.
Inna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elena Alexandra Apostoleanu |
Jaiotza | Mangalia (en) , 1986ko urriaren 16a (37 urte) |
Herrialdea | Errumania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ovidius University (en) |
Hizkuntzak | errumaniera ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Pisua | 49 kilogramo |
Altuera | 163 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Inna |
Genero artistikoa | dantza |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Global Records Atlantic Records Warner Music Group Spinnin' Records (en) Ultra Music Xploded Music (en) Roton Music (en) Universal Music Group |
innaofficial.com | |
|
Biografia
Elena Alexandra Apostoleanu Mangalia hirian jaio zen 1986an. Txikitatik izan zuen musikarako zaletasuna eta "Inna" aitonak ezarri zion ezizena da. Nerabe zela musika asko entzuten zuen, batez ere Errumanian modan zegoen dance musika[1].
2006an Play & Win taldean sartu bazen ere[2] bakarkako diskoa prestatzen hasia zen dagoeneko eta 2008 urtean "Hot" abestia atera zuen, izen bereko diskoaren aurrekaria izango zena. Abestiaren bideoklipak berehalako arrakasta izan zuen, Errumaniako zerrendetan bosgarren posturaino iritsi baitzen. Ez zen ordea gustora gelditu bideoklipareklin eta bertsio berria grabatzea erabaki zuen 2009an. "Hot"-en bigarren bideoa Errumaniako telebistatan jartzen hasi ziren eta herrialdeko zerrendatan ezezik[3] atzerriko musika zerrendetan ere lehen postura iritsi zen, hala nola, Polonian, Errusian, Turkian, Hungarian eta Bulgarian[4].
2010 urtean Sun is up singleak Balkanetako mugak hautsi eta Europa guztian egin zen ezagun[5]. Eurodanceweb lehiaketan urteko dance abesti onenaren saria irabazi zuen[6], hau lortu duen artista errumaniar bakarra izan da. 2011 urtean bigarren diskoa argitaratu zuen, I Am the Club Rocker[7]. 2012an Eurovision lehiaketarako Errumaniako ordezkaria izan zedin eskatu zoten baina ezezkoa eman zuen, diskoaren kontzertu bira betean baitzegoen[8]. 2013an hirugarren diskoa atera zen, Party Never Ends, eta bertan Daddy Yankee eta Yandelekin egindako kolaborazioak agertu ziren[9]. "Cola song" abestia 2014ko Munduko Futbol Txapelketa promozionatzeko erabili zen Espainian[10], gaztelerazko esaldiak ditu eta ikutu latinoa ematen dio. Innak "LatINNA" izena eman nahi izan zion diskoari.
2015 urtean INNA izeneko diskoa atera zuen. Japoniako merkatuan sartu nahi zuen eta han Body And The Sun izena izan zuen diskoak[11]. 2017an Nirvana eta 2019an YO izan dira Innaren azken diskoak.
Aktibismoa
2011 urtean genero indarkeriaren aurkako kanpainarekin bat egin zuen eta Errumaniako gobernuari legeak gogortzeko eskatu zion[12]. Haurren eskubideen alde ere agertu da eta 2012an UNICEFen "Ume ikusezin gehiagorik ez" kanpainan hartu zuen parte[13]. Azkenik LGBT komunitatea ere babestu zuen Errumaniako Eliza Ortodoxoaren aurrean[14].
Hizkuntzak
Abestirik gehienak ingelesez abesten ditu. Reggaetona egiten duten artista ezagunekin gaztelera txertatu izan du bere abestietan eta katalanez grabatu zuen "Tu tens la força" abestia ("zuk duzu indarra")[15]. Aurrez ingelesez grabaturiko abesti batzuk errumanieraz ere grabatu ditu ondoren.
Diskografia
- Hot (2008)
- I Am the Club Rocker (2011)
- Party Never Ends (2013)
- INNA (2015)
- Nirvana (2017)
- Yo (2019)
Sariak
- MTV Europe Music Awards:
- 2009: Errumaniako artsitarik onena
- Romanian Music Awards:
- 2009: Hot abestiarengatik dantzarik onena eta debutik onena.
- 2012: Errumaniako artista onena
- Eurodanceweb Award:
- 2010: Sun is up abestiarengatik dance abesti onena
- Eska Music Awards (Polonia):
- 2010: Hot abestiarengatik nazioarteko abesti onena
- Balkan Music Awards :
- 2011: Endless abestiarengatik Balkanetako abestirik onena eta zuzeneko artista onena
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «Cu interviu HOT cu Inna despre muzica si iubire - RADIO 21» web.archive.org 2009-08-25 (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- (Errumanieraz) «EXCLUSIV: Interviu Inna – asa cum putini o cunosc!» Music Pass 2011-12-31 (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- «Uniunea Producatorilor de Fonograme din Romania» web.archive.org 2008-12-21 (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- «Inna - Biography | Billboard» www.billboard.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- «FIMI | Certificazioni» web.archive.org 2015-02-10 (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- (Ingelesez) «Inna a castigat Eurodanceweb Award» Observator de Constanta 2011-01-03 (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- (Ingelesez) «I Am the Club Rocker - Inna | Songs, Reviews, Credits» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- (Errumanieraz) «Ce a răspuns INNA când a fost întrebată dacă participă la EUROVISION 2012» Gandul.info (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- (Errumanieraz) «Inna, mai sexy ca nicioadată în noul clip, “More Than Friends” | TEASER | Vedete de la noi» Libertatea.ro 2013-01-18 (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- (Ingelesez) Ole Ole Ole! by Various Artists on iTunes. (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- (Ingelesez) ZUTV. «Nou! Inna - Body And The Sun | Muzica zutv.ro» myzutv.ro (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- (Errumanieraz) «Inna s-a alăturat campaniei împotriva violenţei în familie» evz.ro (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- «UNICEF Romania - Media centre - Realitatea TV Viewers Gave over EUR 70,000 to UNICEF’s “No More Invisible Children” Campaign» www.unicef.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- «Scrisoare deschisă de susținere a comunității LGBT» Petitieonline.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
- «GasFM | Inna canta en català - GasFM» web.archive.org 2015-12-04 (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).