Inma Arias
Inmaculada Arias Ergueta (Sestao, Bizkaia, 1961eko martxoaren 15a -) bizkaitar kazetari, politikari eta feminista da.[1][2]
Inma Arias | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2024) | |||||
2022 - ← Soraya Pereira
2015 - Hautetsia: 2015eko Espainiako udal hauteskundeak, 2019ko Espainiako udal hauteskundeak | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Inmaculada Arias Ergueta | ||||
Jaiotza | Sestao, 1961eko martxoaren 15a (63 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Familia | |||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (1979 - 1984) lizentzia : kazetaritza | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria eta politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | El Correo | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Podemos Euskadi |
2015. urtetik Sestaoko Udaleko zinegotzia da eta 2022. urtetik Podemos-IU-Equo Udal Taldeko burua eta bozeramalea da Sestaoko Udalean.
Bizitza
Sestaoko IES Ángela Figuera BHI institutuan ikasi zuen bigarren hezkuntza.[3]
Informazio zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) 1984an. "Begira" doako egunkari lokalaren sorreran eta edizioan parte hartu zuen eta "Karibe Irratia" kate askean ere, 80ko eta 90ko hamarkadetan. Horrez gain El Correo egunkariarekin elkarlanean aritu da.[3]
Gaur egun udal-komertziantea da eta tabako-denda (estanko) bat eramaten eta kudeatzen du.
Ibilbide politikoa
Podemos alderdiko kide izan da hasieratik, 2014. urtearen ingurutik. Sestaoko udalerrian Podemos alderdiaren hasierako sorreran lagundu zuen, "Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao)" (BAD-SSP) hautesle-elkartea sortzen lagunduz, beste kide batzuekin batera, hala nola, Richar Vaquero, Soraya Pereira, Montserrat Roca, Isidoro Temprano edota Ángela Sevilla.
Gaur egun, Podemos alderdiaren kide da, eta Podemos Ahal Dugu Sestao alderdiaren kide. Horrez gain Podemos Ahal Dugu Sestao alderdian feminismo arduraduna da.
2015eko udal hauteskundeetan Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao) hautesle-taldearen zerrendetan joan zen eta Sestaoko Udaleko zinegotzi bihurtu zen.[4]
2019eko udal hauteskundeetan, zinegotzirako hautagaia izan zen, Podemos-IU-Equo Sestao koalizioaren partez, Soraya Pereira alkategai izanik, eta Sestaoko Udaleko zinegotzi bihurtu zen berriro ere.[5][6][7][8]
2023ko udal hauteskundeetan, Sestaoko alkategaia eta zerrendaburua izan zen, Elkarrekin Sestao koalizioaren partez (Podemos, IU, Equo eta Alianza Verde).[9]
Bizitza pertsonala
Sestaon bizi da. Ezkonduta dago. Pedro Arias katedraduna eta politikaria du anaia, unibertsitateko katedradun, Eusko Jaurlaritzako sailburuorde ohi eta Bakearen Aldeko Koordinakundeko bozeramaile ohia. Feminista da. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko legediaren defendatzaile sutsua ere bada, eta baita 'Soilik bai da bai' legearen defendatzailea ere, Irene Monterok bultzatutako legea.
Hauteskundeak
Hauteskundeak | Hautagaitza | Barrutia | Postua | Emaitza | Erreferentzia | |
---|---|---|---|---|---|---|
2015eko udal hauteskundeak | Bai Ahal Da - Sí Se Puede Sestao (BAD-SSP Sestao) | Sestao | 2.a (21etik) | Hautetsia | [4] | |
2015eko foru hauteskundeak | Podemos | Enkarterriak | 13.a (13tik) | Ez hautetsia | [10] | |
2019eko udal hauteskundeak | Podemos-IU-Equo | Sestao | 2.a (21tik) | Hautetsia | [5][6] | |
2023ko udal hauteskundeak | Elkarrekin Sestao (Podemos, IU, Equo eta Alianza Verde) | Sestao | 1.a (21tik) | Hautetsia | [11] | |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Llamas, Sergio. (2023-05-17). ««Es necesario cultivar la participación ciudadana en Sestao y no tenerle miedo»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- (Gaztelaniaz) Llamas, Sergio. (2022-11-16). «Podemos presenta a sus candidatas para la Margen Izquierda» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2022). «Inmaculada Arias Ergueta. Elecciones Primarias 2022. Candidaturas a Elecciones Municipales 2023. Podemos Euskadi.» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- BOB. BAO. 2015eko udal eta foru hauteskundeak.. .
- BOB. BAO. 2019eko udal eta foru hauteskundeak. Hautagaiak.. .
- BOB. BAO. 2019eko udal eta foru hauteskundeak.. .
- (Gaztelaniaz) enSestao.com. «Soraya Pereira, candidata de Podemos al Ayuntamiento de Sestao» enSestao.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2019). «Inmaculada Arias Ergueta. Elecciones Primarias 2019. Candidaturas a Elecciones Municipales 2019. Podemos Euskadi.» primariasmunicipales2019.podemos.info jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-05-13) (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
- (Gaztelaniaz) «Podemos presenta a sus candidatas para la Margen Izquierda» El Correo 2022-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
- (Gaztelaniaz) BOB, BOB. Foru Hauteskundeak Bizkaiko Batzar Nagusiak. BOB, 152 or..
- (Gaztelaniaz) «Las candidaturas a la alcaldía de Sestao en las elecciones municipales del 28-M» El Correo 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |