Inkubo
Inkuboa (latinez Incubus, in "-gain" atzizkia eta cubare aditza "etzan, ohatzeratu, oheratu") Europako Erdi Aroko mitologiaren arabera harreman sexualak izateko asmoz lokartuak edo etzanak dauden euren biktimen gainean ezartzen diren gizonezko deabruak omen ziren, biktima hauek bereziki emakumezkoak izan ohi dira. Deabru hauen emakumezko bertsioa sukuboa da.
Inkubo batek haur baten aita izateko asmoz biktimarekin harreman sexualak izan ditzake, zeltiar mitologiako kondairen arabera hau izan omen zen Merlin aztiaren jaiotzaren arrazoia.[1] Kondaira hauetako batzuek diotenez, inkuboa bere naturazgaindiko zakil hotzarengatik soma liteke.[2] Erlijio kondairaren arabera, biktimari inkubo batekin harreman sexualak izateak ahuleria, osasun galtzea eta heriotza bera ekar diezaizkioke.[3] Alegia, biktimek bizipen hau amets baten gisara bizi dezakete, betiere hartatik esnatzeko gai ez direlarik.
Ikus gainera
Erreferentzia
- Merlin's father was said to be an incubus in Geoffrey of Monmouth's Historia Regum Britanniae and many later tales. See Lacy, Norris J. (1991). "Merlin". In Norris J. Lacy, The New Arthurian Encyclopedia, 322. orr. (New York: Garland, 1991). ISBN 0-8240-4377-4.
- Russel, Jeffrey Burton (1972), Witchcraft in The Middle Ages, 239. orr., 235 Cornell University Press, Ithaca and London, ISBN 0-8014-0697-8
- Stephens, Walter (2002), Demon Lovers, p. 23, The University of Chicago Press, ISBN 0-266-77261-6