Inkontziente kolektibo

Inkontziente kolektiboa[1] (alemanez: kollektives Unbewusstes) Carl Gustav Jung suitzar psikiatrak proposaturiko terminoa da, espezie bereko kideek partekatzen duten adimen inkontzientearen egiturei aipamena egiten duena. Jungen esanetan, gizakion inkontziente kolektiboa senez eta arketipoz osaturik dago: ama, agure zentzuzkoa, itzala, dorrea, ura, biziaren zuhaitza eta beste hainbat ikur unibertsalez.[2]

'Jakoben eskailera', William Blake.

Jungek inkontziente kolektiboak sen inkontzientea inguratzen duela uste zuen, freudiar inkontziente pertsonalak ez bezala. Bere ustez, inkontziente kolektiboak eragin handia du gizakion bizitzetan, bere ikurrak bizi eta esperientzien bidez esanahia zutenak. Psikologia analitikoaren praktika psikoterapeutikoak pazienteak inkontziente kolektiboarekiko duen harremana ikertzen du.

Lionel Corbett psikiatraren esanetan, egungo psikologia sakonean ez dute "inkontziente kolektibo" terminoa erabiltzen baizik eta garaikideak diren "psike autonomo" edo "psike objektibo".[3]

Bere kritikarien ustetan kontzeptu azientifiko eta fatalista da, edo (bere alde mitikoagatik) zientifikoki frogatzeko zaila.[4] Bere aldekoek, berriz, psikologia, neurozientzia eta antropologiaren aurkikuntzek kontzeptua berresten dutela diote.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2013]
  2. (Ingelesez) Doyle, D. John. (2018). What does it mean to be human?: life, death, personhood and the transhumanist movement. Cham, Suitza: Springer, 173 or. ISBN 9783319949505. OCLC .1050448349.
  3. Corbett, Lionel. (2012). Psyche and the Sacred: Spirituality beyond Religion. Spring Journal Books, 42 or. ISBN 978-1-882670-34-5..
  4. Introduction to Psychology, 5. edizioa.

Kanpo estekak

Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.