Inishturk
Inishturk (irlanderaz Inis Toirc, "Basurde Uhartea") Irlandako Mayoko konderrian hego-mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da, Connemara eskualdean. Clare uhartea eta Inishbofin uharteen artean kokatua dago, aldamenean Caher uhartea duelarik. 2006ko erroldaren arabera uhartean 70 biztanle inguru bizi ziren.
Inishturk | |
---|---|
| |
Bertako izena | Inishbofin Inis Bó Finne |
Geografia | |
Kokapena | Irlandako Mayo konderriko hego-mendebaldeko kostaldea. |
Politika | |
Herrialdea | Mayoko konderria Irlandako Errepublika |
Gizartea | |
Biztanleria | 70 |
Talde etnikoak | Irlandarrak |
Info gehiago | Webgunea: Inishturk uhartearen webgunea |
Uhartean bi herri edo kokapen nagusi daude, biak ere ekialdeko kostaldean: Ballyheer eta Garranty. Aldiz, Bellavaun eta Craggy herri hustuak dira. Mayo konderriko mendebaldeko kostaldean dagoen Louisburgh udalerritik hurbil dagoen Roonagh herriko kaitik uhartera doan ferri zerbitzu erregularra itsasoratu ohi da. Uharte honetako zenbait biztanle berez hego-mendebaldean dagoen Inishark uhartetik lekualdatuarazi zituzten biztanleen ondorengoak dira. Mountain Common elkartea kokatzen den muinoak, Ballysheer eta Garranty herriak banatzen ditu. Britainiarrek Napoleondar Gerretan zehar uharte honetako mendebaldeko kostaldean Martello dorre bat eraiki zuten.
2008ko Irlanda Osoko Uharteen Txapelketa irabazi zuen.
Iruditegia
- Caher (uharte txikia) eta Inishturk (uharte handia).
- Inishturk (gorriz) uhartearen kokapen mapa.
- Inishturk uhartea Eyrephort hondartzatik ikusita.
Ikus gainera
- Caher uhartea
- Clare uhartea
- Inishbofin
Kanpo estekak
- Inishturk uhartearen webgunea (Ingelesez)