Inis Mhic Aoibhleáin

Inis Mhic Aoibhleáin (ingelesez Inishvickillane edo Inishvickillaun) Irlandako hego-mendebaldeko kostaldean dagoen Blasket uhartediko uharte bat da.

Inis Mhic Aoibhleáin
Bertako izenaInis Mhic Aoibhleáin
Inishvickillane/Inishvickillaun
Geografia
KokapenaIrlandako hego-mendebaldeko kostaldea.
Dingle penintsulako mendebaldeko muturretik 5 kilometrotara.
UhartediaBlasket uharteak
Azalera0.692
Punturik garaiena135 m.
Politika
Herrialdea Kerry konderria
Munster
Irlandako Errepublika Irlandako Errepublika
Gizartea
Biztanleria0

Historia

XIX. mendea eta XX. mendearen lehen erdialdean uhartean zenbait familia denboraldika bizitzen egon ziren. Gaur egun oraindik ere haien harrizko eraikinen hondakinak topa litezke. 1970eko hamarkadan orduko herrialdeko Taoiseach edo Lehen Ministroa zen Charles Haughey politikariak udako egoitza eraiki eta gaur egun ere uhartean bizi den orein arrunt talde bat sartu zuen.

Geografia

Inis na Bró uhartetik 200 metroko itsasarte estu batek banatzen du.

An Tiaracht uhartea ez beste, Irlanda osoko kokaleku mendebaldenekoena da, bai eta ziurrenik ere herrialde honetan denbora luzez gizakia bizi izan zen lekurik mendebaldenekoena ere.

Itsas hegazti kolonien bizileku garrantzitsua ere bada, honetan fulmarrak eta ekaitz-txori txikiak nabarmentzen dira. Lanperna-musu kolonia handi baten bizilekua ere bada.

Erreferentziak

    • The Blasket Islands - Next Parish America, Joan & Ray Stagles, O'Brien Press, Dublin 1984.

    Kanpo estekak

    52°2′36.6″N 10°36′29.84″W
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.