Inia
Inia zetazeoen ordenako platanistidoen familiako uretako ugaztun generoa da. 2-3 m luze izaten da. Moko-egiturako mutur luze zurdaduna izaten du; azala gris iluna da bizkarrean, eta arrosa-kolorekoa sabelaldean. Orinoko eta Amazonas ibaietan bizi da, eta taldean ibiltzen da. Arrainak eta zuhaitzetatik erortzen diren fruituak jaten ditu.
Inia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Iniidae |
Generoa | Inia d'Orbigny, 1834
|
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
| |
Banaketa mapa | |
Taxonomia
Hona hemen sailkapen tradizionala:
- Inia generoa
- Inia geoffrensis espeziea
- I. g. geoffrensis azpiespeziea
- I. g. boliviensis azpiespeziea
- I. g. humboldtiana azpiespeziea
- Inia geoffrensis espeziea
Eta sailkapen alternatiboa[1]
- Inia generoa
- Inia araguaiaensis espeziea
- Inia boliviensis espeziea
- Inia geoffrensis espeziea
- I. g. geoffrensis azpiespeziea
- I. g. humboldtiana azpiespeziea
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.