Ingvar Carlsson
Ingvar Carlsson (Borås, 1934ko azaroaren 9a) suediar politikaria da. Olof Palme Lehen ministroa hil zutenean (1986) izendatu zuten gobernuburu, baita Alderdi Sozialdemokratako idazkari ere. 1991n, Carl Bildten zentro-eskuineko koalizioak irabazi zituen hauteskundeak, eta Carlssonek utzi egin behar izan zuen gobernua. 1994an berreskuratu zuen agintea; hurrengo urtean, Suedia Europar Batasuneko kide egin zen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingvar Carlsson |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.