Ingurabide

Ingurabidea[1] edo adarbea gotorleku bateko harresiaren edo dorreen goialdean eginiko bide jarraitua da, zaindariak zelatan ibiltzeko eta, erasoa izanez gero, errazago babesteko. Normalean, petril almenadun batek babesturik dago, eta matakanak izan ditzake. Barrualderantz irtena (barruko ingurabidea) edo kanpoalderantz (kanpoko ingurabidea) izan daiteke, irekia edo estalia, bakuna edo bi solairukoa.

Artikulu hau arkitektura militarrari buruzkoa da; bide motari buruzkoa beste hau da: «Saihesbide».
Ingurabidea harresi gainean, gezileihoz hornitutako almenaz babestua.
Erriberriko Errege Jauregian dagoen ingurabidea.

Ingurabidea defentsa bertikalaren hainbat elementu lotzen ditu, hala nola zaintza postuak eta beste batzuk. Gazteluko ate nagusia defendatzen duten bi dorreen artean ere egon daiteke.

Asko erabili zen Erdi Aroko gazteluetan.

Erreferentziak

  1. Iruñeko harresiak: glosarioa. pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2023-6-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.