Ingrid Thulin
Ingrid Thulin (Solleftea, Suedia, 1926ko urtarrilaren 27a - Stockholm, Suedia, 2004ko urtarrilaren 7a) antzezlea izan zen.
Ingrid Thulin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ingrid Lilian Thulin |
Jaiotza | Sollefteå (en) , 1926ko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Stockholm, 2004ko urtarrilaren 7a (77 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claes Sylwander (en) (1951 - 1956) Harry Schein (en) (1956 - 1989) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, errealizadorea, zinema aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
ingridthulin.se | |
|
Bizitza
Dantza- eta antzerki-ikasketak egin zituen Stockholmen. Antzerkian ari izan zen eta, besteak beste, Ingmar Bergmanen antzerki-taldean lan egin zuen. Geroago suediar zinemagileekin lan egin zuen, batez ere Bergmanekin: Smultronstället (1957, Basoko marrubiak); Ansiktet (1958, Aurpegia); Tystnaden, (1963, Isiltasuna); Nattvardsgästerna (1963, Jaunartzaileak); Nära livet (1958, Bizitzaren Atarian); Vargtimmen (1968, "Otsoaren ordua"), Viskningar och rop (1972, Oihuak eta zurrumurruak).
Estatu Batuetako filmetan antzezle izanagatik, film gehienak Europan egin zituen. Film labur bat, Hangivelse, eta film luze bat, Brusten himmel (1982), zuzendu zituen. Beste film batzuk: Domaren (1961, Epailea); Agostino (1962); The Four Horsemen of the Apocalipsis (1962, Apokalipsiaren lau zaldunak); La guerre est finie (1966, Amaitu da gerra); La caduta degli dei (1969, Jainkoen eroraldia).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingrid Thulin |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.