Ingrid Bergman
Ingrid Bergman (suedieraz ˈɪŋːrɪd ˈbærjman ahoskatua; 1915eko abuztuaren 29a – 1982ko abuztuaren 29a) aktore suediarra izan zen, Oscar saria hirutan (1944an Gaslight, 1956an Anastasia eta Murder on the Orient Express filmengatik), Emmy Saria bitan eta Tony Saria behin irabazi zituena.
Ingrid Bergman | |||
---|---|---|---|
(1944) | |||
← Joseph Losey - René Clair → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Hedvig Eleonora parish (en) , 1915eko abuztuaren 29a | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Bizilekua | Beverly Hills | ||
Heriotza | Londres, 1982ko abuztuaren 29a (67 urte) | ||
Hobiratze lekua | Norra begravningsplatsen (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Justus Bergman | ||
Ezkontidea(k) | Roberto Rossellini (1950eko maiatzaren 24a - 1957ko azaroaren 7a) Lars Schmidt (en) (1958 - 1979) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Dramatens elevskola (en) Palmgrenska samskolan (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa suediera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | autobiografialaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea | ||
Altuera | 175 zentimetro | ||
Lantokia(k) | Suedia | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa | ||
ingridbergman.com | |||
| |||
Biografia
Ingrid Bergmanek Stockholmen ikasi zuen antzezten. Ikasketak burutu aurretik hasi zen zineman, eta bi urtetan 9 filmetan parte hartu zuen. Suedian ospetsu bilakatuta, Hollywoodera joan zen 1939an, bi film suediarren bertsio amerikarra egitera. Bere dohainarekin, AEBetan ere arrakasta lortu zuen.
Sei aldiz jaso zuen emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren izendapena: (1943) For Whom the Bell Tolls, (1944) Gaslight, (1945) The Bells of St. Mary's, (1948) Joan of Arc, (1956) Anastasia eta (1978) Höstsonaten filmengatik, 1944an eta 1956an irabazita. Halaber, emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar saria ere eskuratu zuen 1974an Murder on the Orient Express filmarekin. Horretaz gain, amerikar eta italiar zinemako klasikoetan parte hartu zuen, Casablanca edo Stromboli filmetan, esaterako.
1949an, Petter Lindström lehen senarrarengandik dibortziatu zen, Roberto Rossellini zuzendari italiarrarekin ezkontzeko. Horrek polemika ekarri zuen, eta, estatubatuar emakumeentzako eredu txarra izatea leporatuta, urteak eman zituen AEBetan filmik egin gabe. Roberto Rossellinirekin hiru seme-alaba zituen, tartean Isabella Rossellini aktorea.
Haien arteko harremanak ez zuen luze iraun, eta Hollywoodera itzuli zen Bergman. 1977an egin zuen bere azken filma, Ingmar Bergman herrikideak zuzendutako Höstsonaten. Ordurako gaixorik zegoen, heriotza eragin zion bularreko minbiziaren aurka borrokan. Zoriontsu izateko, osasun ona eta memoria txarra behar zirela omen zioen.[1]
Eskandalua Roberto Rossellinirekin
1949an, Ingrid Bergmanek Roberto Rossellini zuzendari italiarrari zuzendutako gutun bat idaztea erabaki zuen, [2] bere filmetako batean lan egiteko nahia adieraziz. Rossellinik gutuna jasotzen duenean Estatu Batuetara joaten da Petter eta Ingrid ezagutzera.[3]
1949an Italiara joan zen 300 dolarrekin hilabete batzuk barru itzultzeko asmotan, Rosselliniren aginduetara Stromboli filma filmatzeko. Filmaketan zehar, zuzendari italiarrarekin harreman bat hasi zuen. Harreman honen ondorioz, Bergman haurdun geratu zen. Bere seme Roberto Ingmar Rossellini 1950eko otsailaren 2an jaio zen, Estatu Batuetan iskanbila handia sortu zuena. Joseph Breen presidenteorde eta Ekoizpen Kodeen zuzendariak dibortziatzeko zorian zegoela eta Rossellinirekin ezkontzeko lehen alaba utzi behar zuela zioten zurrumurruak gezurtatzeko eskatu zion.
Suediako Eliza luteranoak eta Eliza Katolikoko apaizek kritikatua izan zen, batez ere Estatu Batuetan, sutan erre behar zela uste zuten pertsonen gutunak ere jaso zituen, ez Juana de Arco bezala, baizik eta sorgin bat bezala. [3]
Eskandalua hainbestekoa izan zen, ezen aktorea persona non grata izendatu zuten Estatu Batuetan, eta, ondorioz, Italian erbesteratu zen, lehen senarra eta alaba Estatu Batuetan utzita.
Ingrid Bergman-en garrantzia
American Film Institutek [4] egindako zerrendaren arabera, Ingrid Bergman zinemaren historiako laugarren emakume izarrik garrantzitsuena da, aurretik Katharine Hepburn, Bette Davis eta Audrey Hepburn dituelarik. Bestalde, aktoreak suediera, ingelesa, italiera, alemana eta frantsesa erraz hitz egiten zituenez, hizkuntza horietan filmatutako hainbat zinema lanetan parte hartu ahal izan zuen eta beste sari batzuk jaso.
Bergman, zinemaren historian Oscar sari gehien jaso dituen bigarren aktoretzat ere hartu izan da, 3 sari lortuz: 2 aktore Onena bezala eta 1 Banaketa Aktore Onena bezala. [5]
Filmografia
Urtea | Filma | Papera | |
---|---|---|---|
1930eko hamarkada | |||
1932 | Landskamp | Ilaran itxoiten duen neska | |
1935 | Munkbrogreven | Elsa Edlund | |
1935 | Bränningar | Karin Ingman | |
1935 | Swedenhielms | Astrid | |
1935 | Valborgsmässoafton | Lena Bergström | |
1936 | På solsidan | Eva Bergh | |
1936 | Intermezzo | Anita Hoffman | |
1938 | Dollar | Julia Balzar | |
1938 | Kvinnas ansikte, En | Anna Holm, edo Anna Paulsson | |
1938 | Vier Gesellen, Die | Marianne | |
1939 | Enda natt, En | Eva Beckman | |
1939 | Intermezzo: A Love Story | Anita Hoffman | |
1940ko hamarkada | |||
1940 | Juninatten | Kerstin Norbäc - edo Sara Nordanå | |
1941 | Adam Had Four Sons | Emilie Gallatin | |
1941 | Rage in Heaven | Stella Bergen Monrell | |
1941 | Dr. Jekyll and Mr. Hyde | Ivy Peterson | |
1942 | Casablanca | Ilsa Lund | |
1943 | For Whom the Bell Tolls | María | |
1943 | Swedes in America | Bere burua | |
944 | Gaslight | Paula Alquist Anton | |
1945 | Saratoga Trunk | Clio Dulaine | |
1945 | Spellbound | Dr. Constance Petersen | |
1945 | The Bells of St. Mary's | Mary Benedict | |
1946 | American Creed | Bere burua | |
1946 | Notorious | Alicia Huberman | |
1948 | Arch of Triumph | Joan Madou | |
1948 | Joan of Arc | Jeanne d'Arc | |
1949 | Under Capricorn | Lady Henrietta Flusky | |
1950eko hamarkada | |||
1950 | Stromboli | Karin | |
1952 | Europa '51 | Irene Girard | |
1953 | Siamo donne | Bere burua | |
1954 | Giovanna d'Arco al rogo | Jeanne d'Arc | |
1954 | Viaggio in Italia | Katherine Joyce | |
1954 | La Paura | Irene Wagner | |
1956 | Anastasia | Anna Koreff/Anastasia | |
1956 | Elena et les hommes | Elena Sokorowska | |
1958 | Indiscreet | Anna Kalman | |
1958 | The Inn of the Sixth Happiness | Gladys Aylward | |
1960ko hamarkada | |||
1961 | Aimez-Vous Brahms? | Paula Tessier | |
1961 | Auguste | Cameo | |
1964 | The Visit | Karla Zachanassian | |
1964 | The Yellow Rolls-Royce | Gerda Millett | |
1967 | Stimulantia | Mathilde Hartman | |
1969 | Cactus Flower | Stephanie Dickinson | |
1970eko hamarkada | |||
1970 | Henri Langlois | Bere burua | |
1970 | Walk in the Spring Rain | Libby Meredith | |
1973 | From the Mixed-Up Files of Mrs. Basil E. Frankweiler | Mrs. Frankweiler | |
1974 | Murder on the Orient Express | Greta Ohlsson | |
1976 | A Matter of Time | Sanziani kontesa | |
1978 | Höstsonaten | Charlotte Andergast |
Irudi galeria
Erreferentziak
- Elustondo, Ihintza. (2015-08-29). «Irudi bat baino gehiago» Berria.
- Stro. (2011-05-09). «8 de mayo: Una carta para la historia» 8 de mayo (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- Stro. (2011-03-20). «Ingrid Bergman I» Ingrid Bergman I (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- (Ingelesez) «AFI’s 100 YEARS…100 STARS» American Film Institute (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- «Ingrid Bergman» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
Kanpo estekak