Inglesmendiko gudua
Inglesmendiko gudua edo Ariñizko gudua Arabako Ariñiz inguruan 1367ko martxoaren 19an anglo-gaskoi destakamentu batek eta frantziar-gaztelar abangoardiak egindako gudu txiki edo borroka izan zen.
Inglesmendiko gudua | |||
---|---|---|---|
Gaztelako Gerra Zibila-Ehun Urteetako Gerra | |||
Ariñiz, egungo ikuspegia. Atzean, eskuinean, Inglesmendi. | |||
Data | 1367ko martxoaren 19a | ||
Lekua | Ariñiz | ||
Koordenatuak | 42°49′59″N 2°46′00″W | ||
Emaitza | Henrikezaleen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aurrekariak
Garai haietan, Gaztelako Erresumaren itsas-armada Frantziako edota Ingalaterrako itsas-armadak baino nagusiagoa zen. Hori zela eta, elkarren aurka Ehun Urteetako Gerran zeuden bi erresumek Gaztelako Gerra Zibilean parte hartzea erabaki zuten, Bizkaiko golkoa kontrolpean izateko asmotan. 1367ko martxoan zehar Naiarako gudua izango zenaren aurreko borrokatxo eta liskarrak ugariak izan ziren eta armada henrikezaleak —erregenahiarenak— Printze Beltzak zuzendutako mertzenario petrizaleak jazarri zituen.
Henrikezaleek gerrilla-gerra egiten zuten Eduardo Woodstockekoak zuzendutako armadaren aurka. Gaztelarrek armamentu arina erabiltzen zuten eta, beraz, armada petrizale korazatuak baino higikortasun handiagoa zuten. Infanteria eta zalditeria astunez osaturiko armada petrizaleak garaitezinatzat hartzen zuten Printze Beltza burua zuen. Bertrand du Guesclin kondestableak- berak Frantzian mertzenarioez osaturiko konpainia askeak zuzendutakoa- Henrikeri higadura, gosea eta borrokatxoak erabiltzea gomendatu zion. Gainera, Europan jada erabiltzen ez bazen ere, arabiarren aurkako borroketan trebea oso zela erakutsi zuen zalditeria arina armada henrikezalearen gudaroste nagusiena zen.
Gudua
1367ko martxoaren hirugarren astean, Tello Gaztelakoa Bizkaiko jaunak zuzendutako gaztelar zalditeriaren abangoardiak eta Arnoul d'Audrehem, Villaines eta Joan Ramirez Arellanokoa Camerosko jaunak zuzendutako franko-aragoiar zaldunek araketan zegoen destakamendu petrizale bat topatu zuten Ariñiz inguruan. Akitaniako seneskala zen Thomas Felton destakamendua zuzentzen zuen, 200 infante eta arkulariz osaturik. Lur lauan erori asko izan ondoren, harrezkero Inglesmendi izeneko mendian gotortu eta arkulariek gaztelar zalditeria arinari aurre egin zioten.[1] Orduan, franko-aragoiar zaldunak ageri eta, desmuntatu eta gero, infante moduan eraso eta ingeles eta gaskoiak menderatu zituzten. William Felton Poitouko seneskal eta konpainia handiaren kapitaina hil[2] eta Thomas Felton seneskala, Richard Taunton kapitaina, Hugh Hastingskoa zalduna, John Neville baroia, Aghorises kapitaina eta Gaillard Vighier gaskoia preso hartu zituzten.[3][4]
Inglesmendin, orduan garaitezina zen Printze Beltzaren armadak bere lehendabiziko porrota jasan zuen eta galerak ugariak ez baziren ere henrikezaleen adorea suspertu zen.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Inglesmendi, el monte alavés de las tres batallas» El Correo 2013-03-15.
- (Gaztelaniaz) Garate Arriola, Justo. (1934). «Combate de Inglesmendi en 1367» Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (Paris) 25 (1): 84. ISSN 0212-7016..
- (Gaztelaniaz) Lopez Aiarakoa, Petri. Año decimoctavo, 1367. in: Crónica del Rey Don Pedro I..
- (Ingelesez) Froissart, Jean. (1808). Chronicles of England, France, Spain and the Adjoining Countries. III Londres.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arabako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |