Inger Nilsson
Karin Inger Monica Nilsson (Kisa, 1959ko maiatzaren 4a) aktore eta abeslari suediarra da, haurra zela Pippi Kaltzaluzeren rola egiteagatik da ezaguna[1].
Inger Nilsson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karin Inger Monika Nilsson |
Jaiotza | Kisa (en) , 1959ko maiatzaren 4a (64 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, zinema aktorea eta idazkaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Biografia
Inger Nilsson zortzi urteko neskatila zen Pippi Kaltzaluze izateko castingean parte hartu zuenean. 1940. hamarkadako liburuetako pertsonaiaren telesaila egitea zen asmoa eta 1969an egin zen. Suedieraz grabatu zen, ondoren alemanierara eta ingelesera itzuli zen eta Europa guztian zabaldu zen. Espainian 1970. hamarkadan ezagutu zen eta 2003. urtean ETB-k bota zuen. Telesailaren arrakastaren ondoren hurrengo urteetan lau filme egin ziren eta Inger Nilsson izan zen protagonista[2]. 1978an diska bat atera zuen telesaileko abestiez osaturikoa[2].
Pippiren aldia amaitu ondoren medikuntza idazkari izateko ikasketa egiten hasi zen baina berak antzerkia hobetsi nahi izan zuen. Östgötateatern antzokian atrezzista izan zen eta hainbat antzezlanetan hartu zuen parte[3]. 1989an Brenda Brave filme suediarrean hartu zuen parte eta hurrengo urteetan Suediako telesail batzutan eta Finlandiako Karin Inger laburmetraian ere aritu zen[4]. 2000an Xavier Koller zuzendari suitzarrak 2000an Gripsholm parte hartzeko konbentzitu zuen.
2007an Der Kommissar und das Meer telesail alemaniarrean Ewa Svensson doktorearen papera betetzen hasi zen. Protagonista taldeko aktorea izan zen[5].
Gaur egun Stockholmen ari da lanean idazkari.
Filmografia
Filmeak
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1969 | Pippi Kaltzaluze | Pippi Kaltzaluze | Protagonista |
1969 | Pippi itsasorako asmotan | Pippi Kaltzaluze | Protagonista |
1970 | Pippi hegoaldeko itsasoetan | Pippi Kaltzaluze | Protagonista |
1970 | Pippi korrika | Pippi Kaltzaluze | Protagonista |
1989 | Brenda Brave | Juliana | |
1991 | Karin Inger | Laburmetraia | |
1994 | Panik pa Kliniken | ||
2000 | Gripsholm | ||
2015 | The Here After |
Telebista
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1969 | Pippi Kaltzaluze | Pippi Kaltzaluze | Protagonista |
2006 | AK3 | Miniseriea | |
2006 | Numerologen | Miniseriea | |
2007-2010 | Der Kommissar und das Meer | Ewa Svensson doktorea | Protagonista |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Pippi Longstocking» www.astridlindgren.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- (Gaztelaniaz) Yuste, Ana Mª. (2019-03-03). «¿Qué fue de la actriz de Pippi Calzaslargas?» COPE (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- (Suedieraz) «Inger Nilsson: "Inte fått vara i fred på 45 år"» www.expressen.se (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- (Gaztelaniaz) EL, La Casa de. (2011-06-12). «Qué fue de… Inger Nilsson» La Casa de EL - Artículos y noticias sobre cómics, cine, series, juegos de mesa y videojuegos (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- Zander, Peter. (2007-12-21). «Der Kommissar und das Meer: Pippi Langstrumpf ermittelt jetzt im ZDF» DIE WELT (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).