Inger Hagerup

Inger Hagerup (Bergen, Hordaland, 1905ko apirilaren 14 Østfold, Fredrikstad 1985ko otsailaren 6), emakume poeta, antzerkigile eta eleberrigile norvegiarra. Kritikoen iritziz XX. mendeko poeta handienetarikoa da.[1]

Inger Hagerup
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakInger Johanne Halsør
JaiotzaBergen, 1905eko apirilaren 12a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaFredrikstad, 1985eko otsailaren 6a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Anders Hagerup (en) Itzuli  (1931 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta antzerkigilea
Jasotako sariak

IMDB: nm1093698 Musicbrainz: 481a0c38-137f-4ecc-a62e-5d2c7f73e59f Edit the value on Wikidata

Biografia

Bere benetako izena Inger Johanne Halsør zen. Bost urte zituelarik aita galdu zuen. Urtetan familia leku batetik bestera ibili ondoren, azkenik Nordfjorden eta geroago Voldan lekuratu ziren. Trondheimen ikasten ari zenean komunismora hurbildu zen eta Mot Dag talde komunistaren partaidea izan zen . 1931an Anders Askevold Hagerup (1904-1979) idazlearekin ezkondu zen eta Haugerudera, Oslo, joan ziren bizitzera. Bi seme izan zituzten, biak idazleak, Klaus Hagerup eta Helge Hagerup. Ingerren lehenengo poemak 1939an "Jeg gikk meg vill i skogene" aldizkarian agertu ziren. Bigarren Mundu Gerran Inger eta bere senarra nazien aurkako erresistentziaren partaideak izan ziren. 1943an Suediara ihes egin behar izan zuten. Garai horretan Aust-Vågøy. Mars 1941 poema idatzi zuen, oso ezaguna eta erresistentzia sinboloa haren herrian.[2]

Inger Hagerupi eskainitako plaza Oslon.

Obra aukeratua

  • Jeg gikk meg vill i skogene, 1939
  • Flukten til Amerika, 1942
  • Videre, Estokolmo 1944, Oslo 1945
  • Den syvende natt, 1947
  • Sånn vil du ha meg. 30 utvalgte dikt om kjærlighet, 1949
  • Så rart, 1950
  • Mitt skip seiler, 1951
  • Hilsen fra Katarina, 1953
  • Drømmeboken, 1955
  • Den tredje utvei (drama), 1956
  • Strofe med vinden, 1958
  • Lille Persille (children's poetry), 1961
  • Fra hjertets krater, 1964
  • Dikt i utvalg, 1965
  • Det kommer en pike gående, 1965
  • Hva skal du her nede?, 1966
  • Trekkfuglene og skjæra, 1967
  • Ut og søke tjeneste, 1968
  • Østenfor kjærlighet, vestenfor drøm, 1977
  • Samlede dikt, 1985

Kanpo loturak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.