Ingemar Stenmark

Jan Ingemar Stenmark (ˈɪŋɛmar ˈsteːnmark ahoskatua; Joesjö, Storuman, Suedia, 1956ko martxoaren 18a ) suediar eskiatzaile ohia da, slalom-probetan espezializatua. Munduko Kopako eski-lehiaketetako eskiatzailerik onena 1976tik 1984ra bitartean. 1976an, Neguko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina irabazi zuen, slalom erraldoia proban, eta 1980an, Lake Placideko Jokoetan, Estatu Batuetan, urrezko bi irabazi zituen, slalom eta slalom erraldoia probetan. Stenmarken garaipen-zerrenda izugarria da: 1978ko munduko txapelketan, urrezko domina slalom eta slalom erraldoian; 1982ko munduko txapelketan, urrezko domina slalomen eta zilarrezkoa slalom erraldoian. Hiru urtez Munduko Kopa irabazi zuen (1976, 1977, 1978); 1975ean, bigarren geratu zen, baita 1980-1984 urteetan ere. 1989an erretiratu zen. Munduko Kopan, slalom eta slalom erraldoian, 86 proba irabazi zituen guztira.

Ingemar Stenmark

(1979)
Bizitza
JaiotzaJoesjö (en) Itzuli, 1956ko martxoaren 18a (68 urte)
Herrialdea Suedia
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua75 kilogramo
Altuera181 zentimetro
Jasotako sariak

Musicbrainz: ed4e1030-8686-4007-98c0-bfa4e7df8804 Olympic.org: ingemar-stenmark Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingemar Stenmark Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.