Infragorri hurbil

Infragorri hurbila infragorri espektruko uhin luzerarik laburreneko eremua da, argi ikusgarria eta infragorri ertainaren artean dagoena, gutxi gora-behera 800 eta 2500 nanometro arteko uhin luzeraduna, erabat onartutako definiziorik ez dagoen arren.

Astronomian, infragorri hurbileko espektroskopia izar hotzen atmosferak aztertzeko erabiltzen da. Eremu honetan titanio oxidoa, zianogenoa eta karbono monoxidoa bezalako molekulen bibrazio eta errotazio trantsizioen lerroak ikus daitezke, izarraren espektru motari buruzko informazioa ematen dutenak. Molekulak molekula lainoak bezalako beste objektu astronomiko batzuetan aztertzeko ere erabiltzen da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.